Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Izan zaitez boluntario FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finalean

Otsailaren 22an egingo da Euskadiko finala, lau egoitzatan banatuta, eta Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Iturripeko Campusa izango da horietako bat.
2025/01/17

Gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian sustatzeko erreferentziazko hezkuntza-programa da FIRST LEGO League. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta EHUk antolatzen dute nazioarteko hezkuntza-programa hau Euskadin. Arrasateko ekitaldiak Arrasateko Udalaren eta MONDRAGONeko hainbat kooperatibaren babesa izango du: Ausolan, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier. MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren barruan kokatzen da ekintza hau; gazteengan ZTIM bokazioak sustatu eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloekiko interesa piztea helburu duen egitasmoa da.

Aurtengo ekitaldiko erronkak Submerged du izena. Horren bidez, lan-taldeek aukera izango dute ozeanoak esploratzeko eta itsas ingurunearekin lotutako erronketarako konponbide berritzaileak proposatzeko. 

Izan zaitez boluntario!

FLL Euskadi-MONDRAGON jai handia izatea nahi da beste behin, eta horretarako talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileeen laguntza beharrezkoa da. 

Jardunaldiak egoki funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza, eta zurea ere ongietorria izango da. Horretarako, hemen izena eman ahal izango duzu, eta otsailaren 22an Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean egingo den ekitaldia bertatik bertara bizi ahal izango duzu. Esperientzia bikaina da, ez ezazu galdu!

43 talde

FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da eta bertako lehen sailkatuek Espainia mailako txapelketarako txartela lortuko dute.

Bi mailatako taldeak izango dira: Explore (6-9 urte) eta Challenge (10-16 urte). Arrasaten 43 taldek parte hartuko dute: 17 Explore eta 26 Challenge.

Zer rol izan dezaket?

  • Arbitro: Roboten jolasa kontrolatuko dut.
  • Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakiko ditut.
  • Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango diet hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
  • Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zorionduko ditut.
  • Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatuko ditut. 
  • Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatuko ditut taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko. 

Anima zaitez eta eman izena!

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.