Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Izaera ekintzailea duten gazteen bila
E3! proiektuak, hein batean, hauxe adierazten du: Euskadin badagoela lanik gabeko gazteek osatutako giza kapital garrantzitsu bat goi mailako prestakuntza tekniko eta unibertsitarioa duena eta esperientzia ekintzaileen protagonista izateko aukeran dagoena.
E3! ekimena zabalik dago lan barik dauden gazte tituludunek eta ekintzailetzarekin konprometituta dauden MONDRAGONeko enpresek libreki parte har dezaten
Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenak, hain zuzen, pertsona horiei eskaintzen die egituratutako prozesu batean parte hartzeko aukera. Proiektu horretan ebaluatu egiten da, arlo teknikotik eta merkatuarenetik, enpresek epe laburrera negozio aukerak sortzeko aurkezten dituzten proiektuen egingarritasuna. Proiektu horiek, oinarri teknologikoa duten ekintzailetza proiektuen bidez gauzatzeko modukoak dira. Protagonistak, berriz, prestakuntza tekniko handiko gazte langabeak dira. Kontua da gazte horiek beren gaitasun espezifikoak erabiltzea teknologia nahiz merkatu arloko erronka jakin bati erantzuteko.
E3! ekimenaren birtualtasuna hauxe da: prozesu sinergiko eta egituratu baten barruan, gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzea.
Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenaren 3. edizioa Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren barruan.
E3! ekimena zabalik dago lan barik dauden gazte tituludunek eta ekintzailetzarekin konprometituta dauden MONDRAGONeko enpresek libreki parte har dezaten. Hona hemen E3! ekimenean parte hartzerakoan enpresek hartzen dituzten konpromisoak:
- E3! ekimenaren barruan garatzeko moduko negozio berrien proiektuak proposatzea.
- Enpresa ekimen berri bat plazaratzeko prozesuaren barruan, sustatzaile bat edo gehiago gidatzen jardungo duten senior langileak jartzea begirale gisa.
- Sustatzailegaien artean hautaketa egiteko elkarrizketetan parte hartzea.
- Enpresek beren instalazioetan hartzea sustatzaileak.
- Proiektuaren aurrerapen partzialak aurkezteko saioetara eta proiektuen amaierako aurkezpenetara joatea.
Proiektuan parte-hartu nahi dutenek honako baldintzak bete baherko dituzte:
- Lan barik egotea eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda edukitzea.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea.
- Unibertsitateko titulu ofiziala edukitzea, edo lanbide heziketako titulua, maila ertainekoa edo goi mailakoa.
Hona hemen E3! prozesuan parte hartzerakoan pertsonek hartzen dituzten konpromisoak:
- Sei hilabetean E3! proiektuan dedikazio osoz jardungo dutela ziurtatzea.
- Sustatzaileak enpresa baten instalazioetan lan egingo du, begirale moduan jardungo duen senior baten gidaritzapean.
- Gazte sustatzaileek “Negozio berrien abiarazlea” garapen metodologiari buruzko saioetara joan beharko dute (lanaldi erdi 15 egunean behin).
- Bai aurrerapen partzialak aurkezteko saioak bai proiektu amaierako aurkezpena, prozesuan inplikatutako enpresen eta erakundeen ordezkarien aurrean egingo dira.
Honako hauek izango dira gazte ekintzaileak kontratatzeko oinarrizko baldintzak:
- Enpresek hautatuko dituzte sustatzaileak; horretarako, Curriculum Vitaeak aztertzeaz gain, hautagaiei elkarrizketak egingo dizkiete.
- Sustatzaile batek bere proiektua zein enpresatan landuko, bada enpresa horrexek egingo dio kontratua.
- Izenpetuko diren kontratuak aldi baterakoak izango dira, sei hilabeterako.
- Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu bai soldata gordinei bai Gizarte Segurantzarako kotizazioari dagozkien gastuak.
ISEAk eta Goi Eskola Politknikoak uste dute E3! prozesua lagungarria izango dela ekimen honetara hurbiltzen diren gazteentzat arlo hauetan:
- Esperientzia eta gaitasuna hartzea, ekintzailetzako benetako esperientzietan protagonismoa hartuz.
- Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.
- Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.
- Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizun oparo baterako ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.
Une honetan, E3! ekimenean parte hartzeko prest dauden gazteak erakartzeko prozesua ireki da. Interesa duten pertsonek honako hau egin behar dute:
- E3! proiektuan parte hartu ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztela egiaztatu.
- Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko izapidea egin.
- Curriculum Vitaea helbide elektroniko honetara bidali: e3.mgep@mondragon.edu