Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Itziar Leemans-en 'Ximinoa' irabazle Huhezinemaren 17.edizioan
Ostiralean egin zen Huhezinemaren sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ikasleen eta bideoklipen sailez gozatu ondoren, Sail ofizialarekin eman zioten amaiera jaialdiari. Eta aurten ere, azken urteetako bideari eutsiz, maila altua izan da, eta bereziki nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe aretoa betez.
Kepa Errastik zuzendutako saioa 19:30ean hasi zen, eta hark maisuki gidatutako saioan babesle eta instituzioetako ordezkariak ez ziren falta izan. Hala, hurrenez hurren, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Ogeita4ko, Ausolaneko, Mundukideko, Berriako, CENTAko, Goienako eta HAZIko ordezkariak izan ziren saioan.
Hauek izan dira Huhezinema 17. edizioko sarituak: SAIL OFIZIALA:
➢HUHEZINEMA SARIA (800€): XIMINOA - Itziar Leemans: Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako.
➢AKTORE ONENA (150€): Eneko Sagardoy eta Zorion Eguilor, bi belaunaldien arteko oreka eta desorekak filmaren mesedera gorpuzteagatik.
➢HAZI SARIA (600€): Agur Artzai - Julen Zubiete, desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik.
➢ IKUSLEEN SARIA (100€) Deadly Draw - Nitya Lopez ➢AUSART SARIA (350€) Normas de higiene - Amaia San Sebastián
BIDEOKLIP SAILA:
➢BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300€): Bele-Zerua irabazi - Nitya Lopez, musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia eta planifikazioagatik.
➢IKUSLEEN SARIA (100€): Esperoan-Erromintxelak - Nitya Lopez
*Aipaimen berezia* : Munlet-Astindu, euskal ikonografia eta ikus-entzunezko elementuak nahasteko trebetasunagatik eta freskotasunagatik.
IKASLE SAILA:
➢IKASLE LAN ONENAREN SARIA (300€): Noizko Basoa - Mikele Landa, fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, saiakera-zinema
➢proposamen ausarta proposatzeagatik.
➢ MUNDUKIDE SARIA (700€): Kosmospolita - Unax
Alcubilla, hezkuntza eta mobilizazio sozialen emaitzak modu originalean uztartzeagatik.
➢ MU SARIA (150€): Beste aldea - Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga, bertako gertakari historiko ezagun bat beste ikuspegi batetik kontatzeagatik, eta ikus-entzunezko lengoaia modu eraginkorrean erabiltzeagatik.
➢ IKUSLEEN SARIA (100€): Bakarr¿k - Oier Markotegi