Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Iruñea, Ausolanen 50. urteurrenaren amaiera
Urtarrilaren 21ean, Iruñean, Nafarroako Sendagileen Elkargo Ofizialaren eraikinean egin zen ekitaldiarekin amaiera eman zion Ausolanek bere 50. urteurrenaren ospakizun egitarauari. Ausolaneko bezeroak, hornitzaileak, langileak eta lagunak elkartu ziren ekitaldian; 200 pertsona baino gehiago. Esperientziez eta emozioz beteriko atzera begirako bidaia batean murgildu ziren bertaratu ziren guztiak eta Nafarroako hiriburuan Ausolan proiektuaren protagonistak izan zirenek parte hartze zuzena izan zuten.
Ekitaldian denetarik izan zen: atzera begirako ikus-entzunezko piezak, langileen lekukotza-sentipenak, proiektua garatzeko aukera eman duten pertsonen aldeko aitorpen zintzoak, zuzeneko musika txundigarria (Rock Classical Trío talde nafarraren eskutik), etorkizunarekiko konpromiso mezuak... Eta hori guztia, oso giro atsegin, osasuntsu eta hunkigarrian, proiektua garatzeak dakarren harrotasuna eta etorkizunari baikortasunez heltzeko erabakia nabarmen antzematen zirela.
Nafar jatorri-izendun ekitaldi hau Ausolanek 2019an kooperatibaren egoitzetan programatutako hainbat ekitaldiren epilogoa izan da. Ekitaldiotan Ausolanek esker ona agertu die sektorean proiektu sozioenpresarial sendo eta erreferente bilakatzeko, era batera edo bestera, bidelagun izan duen duten guztiei.