Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Irizarrek LKSri eman dio elektro mugikortasun planta berria eraikitzeko laguntza teknikoaren ardura

27.000 m²-ko planta berriak, Irizar bere taldean integratzen joan den ekoizpen eta muntaketa elementuak hartuko ditu; potentziako elektronika edo motor elektrikoak beste batzuen artean, ibilgailu elektrikoa, produktu osoa eta integrala, lortzeko. Horretarako LKSri eskatu dio “Gipuzkoako lantegirik onena”-ren diseinua; berariazko diseinua eskaintzen duena eta beren egunerokotasunean erabiltzen dituzten kontzeptuak islatzen duen diseinua: teknologia, iraunkortasuna, garbitasuna, lean manufacturing eta factory 4.0.
Proiektu honekin Irizar-ek apustu egiten du sistema elektrikoen etorkizuneko potentzialaren alde eta hiri mugikortasunean lehena izatearen alde; beti ingurumen zainduago eta jasangarriagoa baterantz lana egiteko konpromisuarekin. Europa eta Estatuko hiri batzuk, Donostia, Madril, Bartzelona, London, Marseilla edo Paris adibidez, akordioak sinatu dituzte Irizarrekin eta badituzte dagoeneko Irizarren i2e autobus elektrikoak.