Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Irakasteko prozesuan, "irakasle izatetik erraztaile izatera"
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/irakasteko-prozesuan-irakasle-izatetik-erraztaile-izatera/@@images/db565950-bb77-4bb8-bd43-80f6ab4dc7aa.jpeg)
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak «Irakasle izatetik erraztaile izatera» izeneko jardunaldia antolatu du datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, Eskoriatzako campusean. Hezkuntza eta Berrikuntza Jardunaldiaren bosgarren edizioa da, eta erraztaile-jarduna eta hezkuntzako erraztaileen eginkizuna aztertzeko balio izango du.
Jardunaldian izango dira, besteak beste, Carlos Magro eta Eugenio Astigarraga. Lehena Educación Abierta elkarteko lehendakariordea eta berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean aditua da eta, bigarrena, berriz, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea.
Izen-ematea
Jardunaldia irekia izango da, baina interesa dutenek aurretiaz izena eman beharko dute. Izena emateko epea maiatzaren 13an amaituko da.
EGITARAUA
- 09:00-09:15. Ongietorria. Begoña Pedrosa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
- 09:15-10:00. Hitzaldia: «Hezkuntza garai aldakorretan». Eugenio Astigarraga (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea).
- 10:00-12:30. Tailerra eta hitzaldia. «Aprendizaje colaborativo y experiencial: reflexión sobre los nuevos roles para el aprendizaje» (Lankidetzan eta esperientzian oinarritutako ikaskuntza: ikaskuntzarako rol berriei buruzko gogoetak). Carlos Magro (berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean aditua eta Educación Abierta elkarteko lehendakariordea). Educación Abierta elkartea hezkuntza-eraldaketaren inguruan biltzeko eta eztabaidatzeko topagunea da, gizarte demokratikoagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko asmoarekin.
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT)
Irailetik aurrera emango du titulu hori Mondragon Unibertsitateak, TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin batera. Ikaskuntza- eta berrikuntza-prozesuak sustatzera bideratutako titulazio bakarra da Estatuan, eta era erdi-presentziazkoan emango da Bilbon eta Madrilen.
LIT (Learn, Innovate, Teach each other) masterraren helburua hauxe da: orotariko prestakuntza-testuinguruetan, ikastetxeetan nahiz enpresetan, gizartea eraldatzen lagunduko duten hezkuntza-prozesu eraldatzaileak bultzatzeko, kudeatzeko eta ikertzeko gai izango diren tituludunak trebatzea. Garapen pertsonal eta profesional eraldatzailera bideratutako ikaskuntza da, eta hainbat bide erabiliko ditu: metodologia praktikoa bera, lan-bidaiak, workshopak, lantegiak eta abar. LIT masterreko ikasle bakoitzak bere interes pertsonal eta profesionaletarako edukirik aproposenak aukeratu ahal izango ditu.