Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Irakasleen prestakuntza ardatz hartuta, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa egingo da

Maitzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa. Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak". Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.
Jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta, goizeko 08:45etan hasita, eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Jardunaldian parte hartu nahi dutenak eman behar du izena, aldez aurretik, hurrengo helbidean: harrera.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 41 57 telefonoan.
Egitaraua:
08:45-9:00 Dokumentazio banaketa.
09:00-09:15 Ongi etorria. Nekane Arratibel (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea dekanoa).
09:15- 10:30 Mahaingurua. "Irakasleen formazioa: ildoak, erronkak eta proposamenak".
Gidaria: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkaria).
Partaideak:
- - Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza).
- - Iñaki Biain (Irungo Berritzegunea).
- - Mariam Bilbatua (Huhezi-Mondragon Unibertsitatea).
- - Abel Ariznabarreta (Ikastolen Elkartea).
- - Arantxa Arostegi (Kristau Eskola).
- - Xabier Mendizabal (Eskola Publikoa).
10:30-11:00 Atsedena
11:00-12:30 Esperientziak. "Eraldaketarako bideak urratzen".
- - HUHEZI: Irakasle-eraldatzaile rola landuz Graduko ikasketetan.
- - BERRIMET: Mikel Errazkin Santo Tomas Lizeoaren memoria historiko lantzeko proiektua.
- - EKOMU: Joseba Antxustegietxarte. Hirukide Eskolan irakasleen prestakuntzarako proposamena: ikasten duen erakunderantz.
12:30-13:00 Itxiera eta agurra. Arantza Ozaeta (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduraduna).