Ion Etxeberria (IK4-Ikerlan): "Talenturik onenak bilatu eta garatzeko ardura IK4-Ikerlanen ikur nagusienetakoa da".

IK4-Ikerlanek 2015ean zentro teknologikoan 30 pertsona inguru sartzeko prozesu bat jarri du martxan. Prozesu hau etorkizunean zentroaren eta bere bezeroaren lehiakortasuna bultzatzeko estrategia baten baitan dago.
2015/07/17

IK4-Ikerlaneko pertsonen arloko zuzendaria den Ion Etxeberriak azaldu duenez, “pertsonak dira IK4-Ikerlanen proiektu kooperatiboaren motor nagusia, eta talenturik onena bilatzeko eta garatzeko dugun ardura da zentroaren nortasunaren ikur nagusietako bat”. “Sartzen diren pertsona berriek profesionalki garatzeko aukera izango dute maila teknologiko handiko zentro batean, zeinak enpresa, unibertsitate eta erakundeen errekonozimendu handia duen”, gehitu du.

IK4-Ikerlanek elektronika, telekomunikazio, mekanika eta softwarearen inguruko profilak bilatzen ditu. Lan eskaintzak ikerketa zentroaren webgunean eskuratu daitezke.

Ikerketa zentro teknologikoa