Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
"Intralogistikaren" gaineko ikasketa jardunaldia
Coprecik eraldaketa digitalaren aldeko apustu sendoa egin du eta arlo horretan zenbait proiektu jarri ditu abian. Horien artean intralogistika proiektua, lantokiko gainerako kudeaketa sistemei lotutakoa (ERP, MES, etb.). Aretxabaletako (Gipuzkoa) lantokian 4 produkzio sekzio eta biltegia dituzte, eta bertan modu erabat autonomoan 2 robots dituzte lanean.
Erik Etxaniz da Copreciko garapen arduraduna eta hark aurkeztu zuen duela bi urtetik hona garatu duten lana. Etxanizen esanetan, ez da soilik teknologia berri bat ezartzea "baizik eta logistika arloan lan egiteko ikuspegi berria garatzea, malgutasun eta arintasun gehiagorekin, kantitateak murriztuz, itzuleran pieza gehiago mugiaraziz eta bidean geldialdi gehiago eginez".
Garapen maila honetara iristeko etapa ezberdinak gainditu behar izan dituzte: Robots-flota ibilbideak aztertze sasoia, ibilbideen maparen definizioa eta trafiko arauen ezarpena, wifi errepikagailuen instalazioa robotek seinalea gal ez dezaten, IT ziberseguruaren arkitekturaren eraikuntza hacker-ak ekiditeko eta konektibitatea ziurtatzeko eta sistema guztien bateratzea (MIR-fleet flota-gestorea, ERP, MES), flota gestoreen konfigurazioa, erabilera profilen definizioa...
Abantailak, ordea, bistakoak dira: salmenta egitura handiagoak kudeatu daitezke stock-a murriztuz, era eskalablean, errotazio arazoak txikituz eta lan errepikakorrak egokituz.
Aretxabaletako (Gipuzkoa) lantokian 4 produkzio sekzio eta biltegia dituzte, eta bertan modu erabat autonomoan 2 robots dituzte lanean
Fagor Ederlanek 'logistika integralaren' ikuspegia aurkeztu zuen. Idoia Errasti, Fagor Ederlaneko arduradunak, horniketa-katea ikuspegi globalarekin aztertzea oso inportantea dela azaldu zuen. Hala, departamentu, prozesu, baliabide eta materialeen fluxu eta informazioa norabide berdinean aritzea oso garrantzitsua dela aipatu zuen. "Logistika integral eraginkorrak datuetan du oinarri eta denbora errealean informazioa kudeatzeko gaitasunean, erabakiak hartzeko eta hobekuntzak ezartzeko".
Intralogistikaren gainean, Errastiren lankide Unai Oses-ek, bere proiektu pilotua aurkeztu zuen diskoen mekanizaziorako plantan garatu dena. Kudeaketa logistikoak biltegiak, linea bazterrak, enbalajeak, mugikortasun elementuak eta beste informazio erantsiko sistemak hartzen ditu bere baitan.
Errasti eta Osesentzat "teknologia heldua da eta hornitzailearen etxean denak dirudi lorgarria baina produkzio plantara ekartzen denean aplikazioa, arazoak sortzen dira". Oso garrantzitsutzat jo zuten "logistikan aditua eta aritua den hornitzailea kontratatzea, ez soilik roboten arloan, baita hardware eta softwarean ere".