"Internet da, oraingoz, historiako asmakizunik handiena”

Apurva San Juan. LUPen sortzaileetako bat.
Card image cap
2024/04/29

Apurva San Juan LUPen sortzaileetako bat da, LUP lupa adimendun bat da irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei autonomoagoak izatera laguntzen diena. LUPek edozein testu klik bakar batean audio bihurtzen du. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) laugarren mailan hasi zuten proiektua. Mapfre Fundazioaren Berrikuntza Sozialeko saria irabazi zuen LUPek eta El Hormiguero saioan egin da ezaguna. Apurva San Juan oso lanpetuta dago eta kafetegi batean gelditu behar izan da, lanetik itzultzen ari zela, gurekin bideodei bat egin, eta elkarrizketa eman ahal izateko.

Lanerako tresna bat

CANVA da nire egunerokoan gehien erabiltzen dudan tresna, denetarako balio du, erabilera anitzetarako da.

Erronka pertsonal bat

Arlo pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka lortzea.

Erronka profesional bat

Aurten lupa poltsikotik ateratzea, hau da, jendeak lupa eskuetan izatea, oraintxe bertan fabrikazio prozesuan gaude. Nire erronka lupak iritsi, eta ondo iristea da.

Kooperatiba bat

LUP S. Coop.

Gadget bat

Nire telefonoa, jakina, askotariko erabilera dauka.

Hobby bat

Txeloa jotzea.

Asmakizun bat

Internet. Historiako asmakizunik handiena eta onena dela uste dut.

Sare sozial bat

Tik Tok, bertan publikatzen den edukiaren sinpletasunagatik eta plataforman dagoen aniztasunagatik.

Amets bat

Nire proiektua ahalik eta jende gehienarengana iristea.

Ohitura on bat

Ahal dudan guztietan kirola egitea da ohitura on bat niretzat, nahiz eta, egia esan, batzuetan asko kostatzen zaidan.

Bizitzako aholku bat

Amore ematea ez da aukera bat.

Telesail edo saio bat

Friends telesaila, zalantzarik gabe.

Zuretzat paradisua

Oraintxe nire paradisua lagunekin egotea da, kafe lasai bat hartzen, hori da egon daitekeen gauzarik ederrena.

Oroitzapen bat

LUP taldearekin Koreara egin genuen bidaia, nire bizitzako unerik onenak izan ziren. Sari bat irabazi genuen Mondragon City Challengeko lehen edizioan eta saria Koreara bidaia bat izan zen zen. Oso oroitzapen onak ditut.

Abesti bat

Ken zazpi-ren Itsasoa gara.

Podcast bat

Saldremos mejores, Inés Hernand eta Nerea Pérez de las Herasena da, uste dut gehien gustatzen zaidanetako bat dela.