Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Intergune 2022 abian da

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak inauguratu du foroa gaur goizean. Inaugurazioan egindako hitzaldian fokoa jarri du Asian -Eusko Jaurlaritzak aurten inauguratuko du bulego komertzial bat Japonian eta jarrian beste bi Hego Korean eta Turkian- eta esan du kanpoan ekoizteak "ezin gaituela gure fabrikazioa kanporatzera eraman behar".
Intergune Spri Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak-Basque Trade & Investment-ek antolatzen du. Helburua da industria sektoreko, zerbitzuetako, bestelako klusterrak, erakunde finantzarioak, instituzioak eta nazioarteko bokazioa duen talentu gazteak erakartzea bertara
Intergune Spri Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak-Basque Trade & Investment-ek antolatzen du. Helburua da industria sektoreko, zerbitzuetako, bestelako klusterrak, erakunde finantzarioak, instituzioak eta nazioarteko bokazioa duen talentu gazteak erakartzea bertara.
Familia-argazkia, Intergune hasi baino lehen, Arantxa Tapia sailburua erdi-erdian dela.
Aratxa Tapia sailburuaren sarrerako hitzaldiaren ondoren Daniele Fraiettak hartu du hitza. Fraietta Fich Solutions-eko kide da eta aditua da munduko ekonomian. 2023ko ikuspegi makroekonomikoa aurkeztu du eta esan duenez, 2023an munduko ekonomiak behera egingo du nabarmen, baina atzeralditan sartu gabe. Perspektiba onenak Asia-Pazifiko ingurunean izango dira eta bereziki Txinan. EE.UU.k eta eurozonak ikuspegi okerragoak dituzte, eta inguru horietan zifra negatiboa izan dezake BPGaren eboluzioak.
"Emakumeak eta nazioartekotzea"
BECera gerturatu direnek mahai-inguru interesgarri bat bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute. Emakumeak eta nazioartekotzearen ingurumarian aritu dira, hurrenez hurren; Iratxe de las Hayas (Smart Jidoka-ko aholkularia), Ainhoa Ondarzabal (Basque Trade nazioartekotze euskal agentziakoa), Sonia Gonzalez (Arteche), Maider Nuñez (Sisteplant) eta Esther Korta (Dikar).
Intergune, dibertsitate-gune bilakatuko da egunotan.
Mahai-inguruan askotariko ekarpenak izan dira eta argi geratu da, bai hezkuntzan, administrazio publikoan eta enpresetan aldaketak egin behar direla 'aukera-berdintasunaren' alde. Dibertsitatea, emakumeen ahalduntzea eta emakume inspiratzaileen promozioa ere behar beharrezkoak direla aipatu dute.
Informazio gehiago: https://agenda.spri.eus/intergune/