Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
MONDRAGONek, bere sustapen funtsaren bitartez, inbertsio operazio berri bat egin du, oraingoan Insekt Label Biotech startup-ean. Korporazioak lanean segitzen du ekintzailetza gaitasuna aktibatzen eta negozio berriak sustatzen bere kooperatiben artean, etorkizun eta hazkunde gaitasun handiko enpresa gazteetan bereziki. Oraingoan, 450 mila euroko inbertsioarekin Insekt Label Biotech bioteknologikoan parte hartu du.
Finantzazioa Viscofan enpresa nafarrak lideratu du eta jasotako diru-iturriarekin, startup-ak alternatiba bilakatu nahi du elikagai ekoizpenean, elikagai osasuntsu eta iraunkorrak sustatuz. Inbertsioan Erkop Koop. Elkateak ere parte hartu du, MONDRAGONen aterkipean dagoen enpresak. Erkop-ek aukera handiak atzematen dizkio inbertsioari eta startup berriak eskaini ditzakeen aukerak aintzat hartu ditu, bai bere kooperatibetan inplementatzeko, oinarrizko materiatik produktu proteikoetara, konpost aberastuen erabilera edo eta ondakinen bir-erabilera sustatzeko aukerak aztertuz.
Horrela, proiektuak gaitasun eta ezagutza osagarriak hartu ditu bere gain balio katean eragin dezaketen industria prozesuetan eragina dutenak, edo eta merkatuetan eta gaitasun komertzialean, gertuko etorkizunean ezinbestekoa izango dena industria faseetan eskalatzen joateko.
Insekt Label Biotech
Insekt Label Biotech startup-a 2019an sortu zen eta laboratorio propioa du BIC Bizkaian. Gaitasun produktiboa handitu eta eraldatu, homologazio ezberdinak eskuratu, digitalizazioan aurrera egin eta ekoizpen prozesuak optimizatuko ditu finantzazio berriarekin. Era berean, estrategia komertzialean eta merkatu berrietarako sarbidean ere lana bikoizteko aukera izango dute.