Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Innobasque Agentziaren Global Innovation Day 2023 edizioan kasu praktikoa aurkeztu zuen Fagor Arrasatek
Innobasqueren egun handia da Global Innovation Day, berrikuntzaren arloko hitzordu garrantzitsua eta aurten ere halaxe suertatu da. Iragan astean egin zen Durangoko Landako gunean eta 500 lagun inguruk parte hartu zuten, gonbidatu, ordezkari instituzional eta parte-hartzaileen artean. Besteak beste, Fagor Arrasatek proiektua aurkeztu zuen kasu praktikoetan. Unai Argarate, Fagor Arrasateko Ikerketa eta Garapenerako teknikariak aurkeztu zuen proiektua, jasangarritasunaren arloan garatutakoa hain justu ere.
Zer suposatzen du hain hitzordu garrantzitsuan aitortza jasotzeak?
Gure lanari, Fagor Arrasatek azken urteotan jasangarritasunaren arloan, bereziki ingurumenaren zaintzan, egiten ari den lanari, aitortza bat da. Fagor Arrasaterentzat oso inportantea da jasangarritasunaren arloa, hobetu nahi dugulako gure planetaren zaintzan, baina era berean, guretzat oso garrantzitsua da lehiakorrago egiten gaituelako. Lehiakortasunean hobetzea ardura handia da guretzat.
Fagor Arrasaterentzat oso inportantea da jasangarritasunaren arloa, hobetu nahi dugulako gure planetaren zaintzan, baina era berean, guretzat oso garrantzitsua da lehiakorrago egiten gaituelako
Zein da aurkeztu duzuen proiektua?
Fagor Arrasatek makina itzelak, handiak egiten ditu. Askok usteko dute sekulako energia kontsumoa behar izaten dutela gure makinen ekoizpen prozesuek. Eta hala da, baina askoz ere kontsumo handiagoa da ondoren datorrena, makinaren bizitza zikloan kontsumo handia izaten dute, 20 urteren bueltan kontsumoa itzela izan daiteke, eta arlo horretan kontsumoa optimizatzeko eta iraunkortasunaren mesedetan makina egokiagoak izateko proiektua garatu dugu.
Makina iraunkorrak eta lehiakorrak sortu nahi ditugu eta Innobasquek antolatutako Global Innovation Day egunean aurkeztutako proiektua bi arlo horietan da berritzailea.
Nola ulertzen duzue Fagor Arrasaten jasangarritasunaren arloa?
Fagor Arrasatek, orohar, bere jardunaren ondorioz ingurumen inpaktu handia eragiten du eta gure asmoa eta estrategia da berorri murriztea. Hala, Europatik datorren 'Net 0' estrategiaren baitan ari gara lanean, oinarriak ezartzen etorkizunerako.