INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gaur aurkeztu dute Arrasaten, Ikerlanen egoitza nagusian.
Card image cap
Vicente Atxa (Ezagutza Dibisioko presidenteordea), Gorka Artola (INNKIAko zuzendari nagusia), Xabier Egibar (LABORAL Kutxako zuzendari nagusia), Jaione Ganzarain (Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea), Ion Etxeberria (IKERLANeko zuzendari nagusia) eta Pello Rodriguez (MONDRAGONeko presidentea) gaurko aurkezpen ekitaldian.
2025/02/20

INNKIA abian da, Adimen Artifizialak eskaintzen dituen tresna generalistetatik haratago, enpresen beharretara egokitutako irtenbideak emango dituen startup-a. Proiektua babesten duten eragileen bultzada indartsuarekin dator gainera; Ikerlan, Laboral Kutxa, MONDRAGON eta Eusko Jaurlaritza.

Startup berriak, MONDRAGONen babesa du, duela gutxi Ezagutza Dibisiotik IKERLANekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horren arabera, 10 milioi euro baino gehiago mobilizatu nahi dira startup kooperatibo berriak sortzeko

INNKIAk IKERLANen adimen artifizialeko aktibo teknologikoak izango ditu, eta zentro teknologikoak dituen digitalizazio-laborategien eta konputazio-azpiegituren erabileraz baliatu ahal izango da. LABORAL Kutxak, proiektua finantzarioki babesteaz gain, INNKIAren esku jartzen ditu bere irtenbide teknologikoak inplementatzeko hainbat erabilera-kasu, banka baita adimen artifizialeko teknologiek gehien eragiten duten sektoreetako bat, eta LABORAL Kutxak, arlo horretan estrategia propioa eta gaitasun teknologiko bereizleak izateaz gain, konpromisoa hartzen du sektorean duen esperientzia eta gaitasunak partekatzeko.

3Q3A4754.JPG

Ion Etxeberria, Ikerlanen zuzendariak proiektu berriaren 3 ardatzak azpimarratu ditu: “adimen artifzialak dakarren iraultza, horren aurrean zentro teknologiko batek (Ikerlanek) eta finantza erakunde batek (Laboral Kutxak) izan nahi duten protagonismoa eta INNKIAren eredu kooperatiboa, aurretik Orbikekin ere landu dena”.

Laboral Kutxaren izenean, Xabier Egibar zuzendari nagusiak esan du finantza erakundearen agenda eraldatzailean oso txertatuta daudela Ikerlan zein Mondragon Unibertsitatea. Bide horretatik, “Laboral Kutxatik INNKIAri sendotasuna eta bideragarritasuna emango dizkiogu, eta adimen artifizialaren esparruan profesionalik onenak hartuko dituen proiektuan lagundu”.

Lau urtean 6 milioi euroko inbertsioa izango du, eta 2030ean urtean 10 milioi euroko fakturazioa eta 50 langileko lantaldea lortu nahi ditu

Gorka Artola da INNKIAren zuzendaria: “Pertsonen irizpide eta kriterioa makinek informazioa eta datuak kudeatzeko daukaten gaitasunarekin uztartuko ditugu INNKIAn; modu bizkorrean, arau- eta lege-eskakizun guztiak betez”.

Startup berriak, MONDRAGONen babesa du, duela gutxi Ezagutza Dibisiotik IKERLANekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horren bitartez, 10 milioi euro baino gehiago mobilizatu nahi dira startup kooperatibo berriak sortzeko. Pello Rodriguez, MONDRAGONeko presidentearen hitzetan, “konpetentzia teknologiko biziko mundu honetan, ezinbestekoak dira lehiatzeko batetik transformazioa, eta bestetik, sektore zein puntako teknologia berrietan negozioak eratzea”.

Eusko Jaurlaritzak INNKIAren ekimena babestu du Basque Tek Ventures programaren bidez, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen lagunduz

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak INNKIAren ekimena babestu du Basque Tek Ventures programaren bidez, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen lagunduz. Jaione Ganzarain sailburuordeak Ikerlan, Laboral Kutxa zein MONDRAGONen “azkartasuna” azpimarratu du, eta aldi berean, “pazientzia” aldarrikatu, “kultura aldaketa baten aurrrean gaudelako”.

INNKIA: enpresentzako eskaintza berritzailea, diferentziala eta balio handikoa

INNKIAk bi negozio-lerro izango ditu. Lehenengoaren ardatza, software seguru eta sendoa adimen artifizial sortzailearen bidez automatikoki eguneratzea eta garatzea da.
INNKIAren adimen artifizial sortzailearen teknologiak aukera emango die enpresa horiei beren prozesu eta produktuen software-a automatikoki, azkar eta fidagarritasunez eguneratzeko, automatikoki lengoaia moderno eta sendoagoetara itzuliz, eta haren funtzionamendu egokia egiaztatuz testing eta balidazio prozesu automatiko zehatz baten bidez, IKERLANek aplikazio kritikoetarako software fidagarriaren garapenean eta balidazioan duen esperientzian oinarrituta.

Bigarren negozio-lerroa enpresen barne-prozesuak optimizatzeko produktu eta zerbitzuetan oinarritzen da. AAk aukera asko eskaintzen dituen arren, haren erabilerak segurua izan behar du, eta bat etorri behar du enpresetako AAren gobernantzarekin. Eremu horretan, INNKIAk adimen artifizialeko agenteak garatuko ditu informazio konfidentzialaren erabilera egokia ziurtatzen duten prozesuak eta sistemak automatizatzeko, erregulazio-estandar zorrotzenak betez, hala nola EBko AI Act delakoa.

Ikusi hemen ekitaldiko argazkiak.

Ikerketa zentro teknologikoa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.