Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Iñigo Urkullu lehendakariak Lortek bisitatu du
Bisitaren helburua izan da digitalizazio-teknologietan espezializatutako Smartlab laborategia ezagutzea.
Lortek zentro teknologikoak Ordiziako (Gipuzkoa) bere instalazioetan jaso du Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuarekin, Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearekin eta Ane Insausti Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuarekin batera. Jaione Ganzarain Lortek-eko zuzendari nagusiaren eskutik egin dute bisita. Lortek-eko Ikerketa eta Estrategia Teknologikoko zuzendaria, MONDRAGON Korporazioko kideak eta Ordiziako alkatea ere bertan izan dira.
Smartlab
Bisitaren helburua digitalizazio-teknologietan espezializatutako bere lehen laborategia ezagutzea izan da, Smartlab. Lortekek prozesuen digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, batez ere lotura-teknologietara eta fabrikazio gehigarrietara bideratuta.
Bisitan zehar, elektromugikortasuneko eta energia biltegiratzeko aplikazioetarako laser soldadurako laborategia ere ezagutzera eman da.
2023ko itxiera datuak
Era berean, beste berrikuntza batzuen berri ere eman dute, hala nola 2023. urtearen itxiera, Lortek-ek 7 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak izan baititu eta industria-enpresetara egindako I+G transferentziaren bolumena hazi egin baita. 2022-2025 Plan Estrategikoan oinarrituta, Lortekek ikerketa-taldeen espezializazioa indartzen jarraitzen du, industriara transferitzeko jardueran hazten jarraitzeko, zentro teknologikoaren funtsezko helburua baita.