Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"

Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"

Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria den Iñigo Ucinekin izan da TU Lankide, aktualitateari buruzko hainbat gai aztertzeko.
2020/12/09

Zeintzuk dira MONDRAGON Korporazioarentzat urte amaierako aurreikuspenak?

Oraindik goiz da zehaztasunak egiteko, baina MONDRAGONeko kooperatiba guztiak nahiko ondo amaituko dute hain gorabeheratsua izan den urte hau. Pandemiarekin gertatutakoa ezin genuen aurreikusi, eta kooperatibek malgutasun handia eta egokitzeko gaitasun handia erakutsi dute, eta pertsonek erantzukizun handia kooperatibarekiko eta eskuzabaltasun handia gizartearekiko. Egin dutena izugarria izan dela uste dut.

Zure iritziz, nola irtengo gara krisialditik? 

Txertoen epeak eta eraginkortasuna betetzen badira, errekuperazioa azkarra izango dela uste dut, baina beti bezala, ez da berdina izango guztientzat. Irteera oso bestelakoa izan daiteke aspektu askoren arabera: sektorea, enpresaren lehiakortasun-kokapena, produktuak eta merkatua, produktuen mehatxu teknologikoak eta abar.

Uste dut, beste behin ere, kooperatibek seriotasunaren, sen onaren eta eskuzabaltasunaren lezioa eman dutela.

Zer aurreikuspen dituzue datorren urterako?

Kooperatibei beren aurreikuspenak egiten utziko diegu, baina, printzipioz, uste dut urte-hasierak konplikazioak ekarriko dituela, baina egoera pandemikoa normalizatzen doan heinean, ekonomiak ere bere martxa hartuko du.

Zer mezu helaraziko zenieke kooperatibei Covid ekaitzaren ondoren?

Uste dut, beste behin ere, kooperatibek seriotasunaren, sen onaren eta eskuzabaltasunaren lezioa eman dutela. Krisia oraindik ez da igaro, eta azken koletazoek, seguruenik hain gogorrak izan ez arren, kooperatiben erresistentziari eraso egingo diote. MONDRAGON taldeak ere krisi hori izango du, eta bizitako esperientziarekin eta ikaskuntzekin, kooperatiba bakoitzean hurrengo belaunaldientzako ondarea indartzeko berriki onartu dugun 2021/2025 Gizarte eta Enpresa politika aplikatzeari ekin behar diogu.

Elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da abenduaren erdialdean publikatuko den aldizkarian.