Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Iñigo Ucin: “Balio kooperatiboak eta errentagarritasuna izango dira MONDRAGONen etorkizunaren giltzarriak”
Proiektu bideragarriak: “Denboran iraungo duen errentagarritasunak eta autofinantzaketak berebiziko garrantzia dute”
Joan den abuztuaren 1az geroztik MONDRAGONeko lehendakari berria zara. Zer jarrerarekin egiten diozu aurre erronka profesional berri horri?
Oso animatuta eta lanerako gogoarekin. Jakina, erronka profesionala hor dago. Ezezaguna ez bada ere, egia rol publikoagoa dela, komunikabideen aurrean jarri behar dela eta ez dagoela negozioari hain lotua, hau da, produktuari, merkatuari, hornitzaileei… Pertsonen kolektiboak ere beste dimentsio eta dibertsitate bat dauka, eta faltan botako dut lehen ohituta nengoen aurreko egoeraren hurbiltasuna. Halere, beti sinetsi izan dut kooperatibismoan eta MONDRAGONeko kooperatiben proiektuan, eta horrek animo gehiago ematen du.
Zein izan dira lehendabiziko sentsazioak kargura iritsi eta gero?
Opor on batzuk igaro eta gero, eta batzuetan jada oso urruti daudela ematen badu ere, itzulera ez da gogorra izan. Dagoeneko lantzen ari gara Kongresutik ondorioztatutako gaiak, ea saiatuko gara onartutako proposamenak kooperatiben multzo osoaren errealitatera helarazten, betiere beraien borondatea errespetatuz.
Pertsonei dagokienez, bai zentro korporatiboko kideengan bai lehendakariordeengan, gauzak egiteko gogoa duten jendea ikusi dut, “Etorkizuneko MONDRAGON” hori denok nahi dugun errealitatea bihurtzeko ilusioarekin.
Finantzaketa: “Behar dena da arriskatzea mereziko duten proiektuak edukitzea. Bilaketa horretan egin behar dugu denok ahalegin handia”
Etapa berri hasi da MONDRAGONentzat, ezta? Zure iritziz, zein izango dira ziklo berriaren giltzarriak?
Zalantzarik gabe, etapa berri bat da, eta ez dut esaten lehendakaritzaren aldaketagatik, ez horixe. Hausnarketa prozesua kanpoan ziurgabetasuna nagusi dela egin da, eta barruan aldaketak eskatzen zituen giroa zegoen, adostu beharreko aldaketak, eta horrek ahalegin handia eskatu du. Uste dut jende askok gogor eta ongi egin duela lan eta, bakarra ez bada ere, Javier Sotilen figura nabarmendu nahi nuke, bere lana funtsezkoa izan baita prozesu honetan.
Baina giltzarrien galderara itzulita, horiek ezin dira Kongresuan onartutakoak baino izan. Zehazki, azpimarratu nahi nuke balioen bizipena, eta bereziki “bizipen” hitza, horrek seguru kooperatibismo gehiagora eramango gaituelako. Horrez gain, denboran iraungo duen errentagarritasunak eta autofinantzaketak ere berebiziko garrantzia dute.
Etorkizuneko MONDRAGON
Etorkizunari begira, gehien kezkatzen duten gaietakoa da enpresa proiektuetarako finantzaketa bilatzea. Benetako alternatibarik ba al dago?
Balioak: “Gure balioak aspaldi daude enuntziatuta, eta kontua da gure eguneroko portaeretan praktikan jartzea, gure jarduteko moldea izan daitezen”
Dagoeneko ari gara ildo horretan lanean, eta tresnak sortuko ditugu, hirugarrenekin palankatuta, enpresa proiektu berriei ekiteko. Gainera, elkarren arteko lankidetzarako tresna finantzario berriak daude, eta kooperatiben autofinantzaketa ordezkaezina, eta, horretarako, errentagarriak izan beharra dago, eta hirugarrenen finantzaketa dibertsifikatuago egotea. Baina, batez ere, behar dena da arriskatzea mereziko duten proiektuak edukitzea. Bilaketa horretan egin behar dugu denok ahalegin handia.
Asko azpimarratu den beste alderdi bat “Balioen bizipena” da. Eboluzionatu behar dugu?
Uste dut eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuetan eboluzionatu behar dugula, negozio ereduetan, saltzen dugun herrialdeetan eta sektoreetan, teknologian, gure pertsonen ezagutzan eta antolamendua hobetzean. Gure balioak, aldiz, aspaldi daude enuntziatuta, eta kontua da gure eguneroko portaeretan praktikan jartzea, gure jarduteko moldea izan daitezen. Definituta daukaguna betetzeko behar den koherentzi ariketa egiteko gauza bagara, oso eboluzio garrantzitsua gertatuko da.
Nola egingo da Kongresuan onartutako antolamendu eskema berrirako trantsizioa?
Ezer behartu gabe. Kooperatibei lagundu egingo diegu antolamendu berrirantz ibiltzen, eta uste dut komeni dela azpimarratzea, eredua ez da zerbait aldaezina. Gaur egungo jokalekua oso aldakorra da, eta eredua egoera berrietara egokitu beharko da, denontzat onena bilatuz eta, jakina, kooperatiben borondatea kontuan hartuz, ezen, ez dezagun ahaztu, beraiek baitira protagonistak.
Elkarren arteko lankidetza. “Elkarrekin gauza gehiago egin daitezke banan-banan baino, eta ez bakarrik negozioaren ikuspegitik, baita ere elkartasunaren eta eraldaketa sozialaren ikuspegitik”
Datozen urteetan Taldean kooperatiba gehiago sartzea aurreikusten duzu?
Ez dut zalantzarik horrela gertatuko dela. Historiak erakusten du hobe dela talde batean egotea, eta ez bakarrik enpresa batek arazoak baldin baditu. Elkarrekin gauza gehiago egin daitezke banan-banan baino, eta ez bakarrik negozioaren ikuspegitik, baita ere elkartasunaren eta eraldaketa sozialaren ikuspegitik. Horregatik uste dut etorkizun hurbilean eszenatoki hori kontuan hartu behar dugula.
Pertsonalki zer marka utzi nahi duzu? Zein alderditan eragin nahi duzu bereziki?
Berriki egin den Kongresuak argi eta garbi zehazten du jarraitu beharreko bidea, eta hartu dudan agindua bat dator bertan onartu denarekin. Esan denaz gain, bi alderdi nabarmendu nahi nituzke, bata barrurantz eta bestea kanporantz.
Korporazio barrurantz, elkarren arteko lankidetza. Uste dut gaur egungo mailak hobetzeko ahalmena duela, eta, kooperatiben artean zein kanpoko enpresekin lankidetza areagotuz, erosketak hobetu genitzake, produktu berriak garatu, merkatura hurbildu, pertsonak erakartzeko eta prestatzeko jarduera, etab. Horrek guztiak eragin zuzena du negozioen errentagarritasunean eta iraunkortasunean, enplegu kooperatibo eta kalitatezkoaren sorreran eta, aldi berean, herrialde honek hainbeste behar duen ingurunea hobetzen. Kontua ez da bakarrik nire kooperatibak horrekin irabazten duen, nahikoa da beste kooperatiba bati lagundu ahal izatea, eta horrela egin behar genuke. Aktiboagoak izan behar ginateke, eta ez izan solidarioak bakarrik kooperatibak arazoak dituenean. Orduan diru asko kostatzen zaigu, eta daitekeena da egoerak atzera bueltarik ez izatea. Horregatik, aukera aprobetxatu nahi dut kooperatibetako erabakitzaileei laguntzarik handiena eskatzeko, elkarren arteko lankidetza sustatzeko.
Korporaziotik kanporantz, uste dut gizartearekiko komunikazioa hobetu behar dugula. Azken urteak bereziak izan dira zentzu askotan, eta, seguruenik, taldea ez dute tratatu berez denari begira, herrialde honen alde egiten duenari begira. Eta, ildo horretan, uste dut garena transmititu behar dugula, egiten duguna eta egin nahi duguna, harrokeriarik gabe, baina herrialdeari egiten diogun ekarpenaren erantzukizunarekin.
Taldea eta gizartea: “Gizarteari begira komunikazioa hobetu behar dugu. Azken urteak bereziak izan dira zentzu askotan, eta, seguruenik, taldea ez dute tratatu berez denari begira, herrialde honen alde egiten duenari begira.
Nabarmentzeko besterik ezer?
Gure pertsonengan partaide izatearen harrotasuna indartu behar dugu. Akatsak eduki badauzkagu, bai, baina taldeko kooperatibak, oso sustraituak daudenak gure herrian, nazioarteko merkatuetan lehiatzen ari dira, enplegua eta aberastasuna sortzen dute eta modu zuzenean banatzen dute. Beraz, esan dezakegu, eta harro defendatu, “ni kooperatiba honetakoa naiz eta nire kooperatiba MONDRAGONen dago”.
“Panorama zaila, konfiantza handia”
Zer moduzko bilakaera ari da gertatzen 2016an?
2015eko ekitaldia nahiko ona izan zen guretzat, eta 2016koa, momentuz behintzat, bide onetik doala esan genezake. Baina oraindik partidua jokatzen ari da eta dezente falta da bukatzeko. Munduko eszenatokian ziurgabetasun handia dago, baina konfiantza handia daukat gure proiektuan.
Nola irudikatzen duzu taldea 2020. urtean?
Partaide izatearen harrotasuna: “Esan dezakegu, eta harro defendatu, “ni kooperatiba honetakoa naiz eta nire kooperatiba MONDRAGONen dago”
Ziurgabetasun testuingurua aipatu dugu, eta uste dut egoera hau mantenduko dela luze samarrean. Halere, uste dut gai izango garela gure negozioen posizionamendua hobetzeko. Langabeziaren maila zorrotz jaitsi beharrean gaude Euskal Herrian, eta guztion eta bereziki gazteon egoera eta espektatibak hobetu. Eta MONDRAGON taldeak horretan ekarpen handia egin dezan gustatuko litzaidake.
Besterik?
Gure proiektuen kide izatearen harrotasuna indartu behar dugula uste dut. Akatsak eduki badauzkagu, bai, baina taldeko kooperatibak, oso sustraituak daudenak gure herrian, nazioarteko merkatuetan lehiatzen ari dira, enplegua eta aberastasuna sortzen dute eta modu zuzenean banatzen dute. Beraz, uste dut harrokeriarik gabe baina harro esan dezakegula “ni kooperatiba honetakoa naiz eta MONDRAGONeko kidea”.