Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria

MONDRAGONeko automozio sektorea 15 kooperatibak osatzen dute, eta 12.000 pertsona ingururi ematen die lana.
Card image cap
2024/07/05

Kongresuko Batzorde Iraunkorrak Iñigo Laskurain Pagaegi izendatu du Automozio Dibisioko zuzendari nagusi eta MONDRAGONeko lehendakariorde. Dibisio hori negozio hauek osatzen dute: Chassis Power Train (Ecenarro, Edertek, Fagor Ederlan, Tafalla Iron Foundry eta Mapsa), CM (Cikautxo eta Maier, euren I+G zentroekin, Cikatek eta MTC, hurrenez hurren) eta Tresneria eta Sistemak (Aurrenak, Batz, Batz Zamudio, Loramendi, Matrici eta MB Sistemak). MONDRAGONeko industria arloko dibisio handienetakoa da, eta 12.000 enplegatu inguru ditu.

Laskurainek 2024ko azaroaren 1ean hasiko du bere agintaldia Automozioko proiektuaren buruan

Laskurain (Eibar, 1968) industria ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatetik (Tecnun), industria antolakuntzan espezializatua, eta karrera amaierako proiektua Lovainako Katholieke Unibertsitatean (Belgika) egin zuen. Gainera, 1996an, Ikas Enpresa Gestioko graduondoko ikastaroa egin zuen Otalora prestakuntza zentroan.

Tekniker zentro teknologikoan hasi zuen bere ibilbide profesionala, ondoren AAF enpresa amerikarrean lan egin zuen, eta bi urtez LKSn aholkulari gisa. 1997ko ekainean Berriatuko (Bizkaia) Cikautxo kooperatiban sartu zen Ingeniaritzako buru, eta hainbat kargu eta ardura bete zituen enpresan. 2013an, Taldeko zuzendaritza orokorreko ardurak hartu zituen, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Errumania, Espainia (Zaragoza), Mexiko eta Indiako plantak gidatuz.

Laskurainek 2024ko azaroaren 1ean hasiko du bere agintaldia Automozioko proiektuaren buruan.

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.