Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Iñigo Eizagirre: "640 lagun mobilizatu ditugu Elorrioko egoitzatik Omikron olatuari aurre egiteko"
Gizartean oro har, eta zerbitzuetan eta industrian bereziki, hau da, arlo sozioekonomikoan Omikronek sekulako gorabeherak eragin ditu. 'Laneko baja uholdea' ezin kudeatu ari da administrazioa, eta baita enpresak ere. Horren guztiaren aurrean nola jokatu du Eroskik? Iñigo Eizagirre, Eroskiko Sozial arloko zuzendariarekin izan gara.
Nola eragin dizue "Omikron olatuak" EROSKIn?
Eroskin gertatzen ari dena gizartean oro har gertatzen denaren parekoa da. Barne prozedurak behar bezala funtzionatzen ari dira, eta oraindik ere lortzen ari gara barne transmisioa ez orokortzea. Dena den, gizarteko gainerako arloetan bezala, kanpotik datozen positibo kasuak izaten ari gara. Elikagaien banaketa oinarrizko jarduera bat dela kontuan izanda, bi urte daramatzagu gogor lanean ziurtatzeko elikagaien hornikuntzan bermatuta dagoela ingurune segurua bai langileentzat eta bai kontsumitzaileentzat.
Omikron aldaeraren hedapen bizkorra dela eta, are eta gehiago zaildu zaigu egoera. Alde batetik, langile gutxiago dago dendetan. Beste alde batetik, gero eta bezero gehiago ari dira eskariak online egiten; hortaz, gero eta baliabide gehiago behar dira dendetan.
Horrenbeste langileren baja hain denbora tarte laburrean nola kudeatzen da?
Inoiz ez da erraza izaten horrelako gorabeherak kudeatzea. Ez da Eroskiren kontua bakarrik, baizik eta enpresa eta administrazio guztiena, eta hori dela eta, zailagoa da baja horiek behin-behineko langileak kontratatuta kudeatzea. Zaila da jendea dendako zeregin askotarikoetara egokitzea, eta oraindik eta zailagoa espezializazio handia behar den postuetarako; esaterako, harategirako, urdaitegirako eta arrandegirako.
Dendan aritzen direnak eginahalak eta bi egiten ari dira beren lan orduak zabaldu eta kanpoko jendearekin estaltzea zailagoa diren zeregin horiek estaltzeko.
Gainera, berriz ere Elorrioko egoitza nagusiko langileak jartzen hasi gara pandemiaren fase honetan inpaktu handiena izaten ari diren dendei laguntzeko.
Gustatuko litzaiguke balioan jartzea Eroskiko kolektiboak erakutsitako konpromiso maila. Bulego orokorretakoak, beste behin, dendetara bideratu dituzue lanera. Nolakoa izan da erantzuna? Eta nolakoa kudeaketa praktikan?
Eroskiko langileek egoera honetan beste behin erakutsi duten konpromisoa izugarria izan da. Lehen esan bezala, dendetako langileak ahalegin handia egiten ari dira uneoro elikagaien eta oinarrizko beste produktu batzuen hornikuntza bermatzeko bai langileentzako eta bai kontsumitzaileentzako segurua den ingurune batean, eta hilabete asko dira jada. Kutsatuen kopurua hainbeste igota, zailtasun maila ere igo da, eta testuinguru horretan ari dira egoitzako langileak saltokietan laguntzen, dendek behar bezala erantzun diezaieten gure bezeroei.
Dendetako langileak ahalegin handia egiten ari dira uneoro elikagaien eta oinarrizko beste produktu batzuen hornikuntza bermatzeko bai langileentzako eta bai kontsumitzaileentzako segurua den ingurune batean.
Aldi honetan, 640 lagun mobilizatu dira Elorrioko egoitztik, bai dendako oinarrizko zereginak egiteko eta bai ezagutza handiagoa beharrezkoa den beste batzuetan laguntzeko. Erantzuna bikaina izan da. Bazkide bakoitzari denda bat egokitu zaio, bere bizitokia eta haren inguruneko dendetako beharrak aintzat hartuta, eta estali beharrekoak ahalik eta ondoena estaltzeko ordutegi bat betez. Zalantzarik gabe, gure printzipio kooperatiboen erakusgarri bat da, eta horrek harro sentiarazten gaitu Eroskiren parte garenok.
Bai babesa ematen ari diren pertsonek eta bai babes hori hartzen ari diren dendek oso balorazio ona egin dute. Esperientzia horrekin, gainera, beharrak berehala batean estali ez ezik, loturak estutzen ditu dendetako taldeen eta egitura zentralen artean. Taldeak elkarrenganako hurbilago sentitzen dira, eta egoitzatik denden jardueraren gainean hartzen diren erabakiak hobeto ulertzen laguntzen du, bai eta alderantziz ere.
Kontsumitzaileen, bezeroaren esperientzian, ez eragitea. Hori izan da zuen helburu nagusia?
Helburu nagusia izan da bezeroek denda lehen egoten zenaren ahalik eta antzekoena topatzea. Gaur egungo egoera oso ezohikoa denez, ezohiko neurriak hartzea dagokigu. Dendetako taldeen ahalegin eta gaitasun handia egoitzakoen jarrera eta izpiritu handiarekin osatua. Bi alderdi horiengatik ez balitz, ez genuke lortuko bezeroek ia batere ez nabaritzea izaten ari garen zailtasunak.
Gure printzipio kooperatiboen erakusgarri bat da, eta horrek harro sentiarazten gaitu Eroskiren parte garenok.
Helburu nagusi horretaz gain, egitura zentraletik dendei laguntzeak badakartza beste onura asko ere barne kohesioaren eta negozioaren ezagutzaren aldetik.
Prozesu guztietatik ikasgaiak ateratzen dira. Zer ateratzen duzue prozesu konplikatu honetatik?
Hala da, horrelako egoerek ikasbideak ematen dizute, eta etorkizunean ager litezkeen bestelako gorabeheretarako balio dezakete. Egokitzaren laguntza aktibatzeko noiz den unerik egokiena erabakitzea (gerta bailiteke eskualde edo eremu batetik bestera aldeak egotea) oso elementu garrantzitsua da. Prozesu horrek modua eman digu egoitzako zeregin guztien gaineko kritikotasun balorazio bat egiteko, eta zehazteko zein zeregin diren ezinbestekoak krisialdi batean eta zein mobiliza daitezkeen dendetara fase bakoitzean.
Horrelako kontingentzia konplexuetan erabakitze prozesu bat izateak eta kudeaketaren gaineko sistematika bat izateak erabaki hobeak hartzen laguntzen digu.
Horrelako kontingentzia konplexuetan erabakitze prozesu bat izateak eta kudeaketaren gaineko sistematika bat izateak erabaki hobeak hartzen laguntzen digu. Bi urte honetan ikasi egin dugu, eta esan dezakegu hobeto prestatuta gaudela horrelako egoerei aurre egiteko.