Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
Iñigo Albizurik, MONDRAGONeko Harreman Instituzionaleko zuzendariak ordezkatuko du Korporazioa ekainaren 19tik 22ra Sevillan egingo den Kooperatibismoaren nazioarteko topaketan. COCETA erakundeak antolatuko du mungu mailako topaketa eta Iñigo Albizurirekin hitz egiteko aukera izan dugu kongresura abiatu aurretik.
- Zer da kooperatibismoaren munduko topaketa eta zeintzuk dira bertan jorratuko duzuen arloak?
Kooperatibismoaren munduko topaketa mundu guztitik datozen kooperatibak elkartzeko lekua da. Bertan 600 pertsona inguru biltzen gara eta topaketen helburuetako bat kontseilu errektorea aukeratzea da. Bestalde, elkargune bat ere bada, eta aukera ematen digu esperientzia ezberdinak partekatzeko eta elkarren berri edukitzeko. Aurtengoa Sevillan ospatuko da eta bertan izango gara datorren astean.
Marka aldetik kooperatiben munduan izena daukagunez, hori azaltzera goaz eta hor dago gure erronka.
- Zein izango da zure egiteko nagusia kooperatibismoaren topaketan?
Alde batetik nire funtzioa lehen eguneko asanblean parte hartzea da. CICOPAko lehendakari naizenez, kontseilu errektorearen aukeraketa batzarrean parte hartuko dut. Eta bestetik, bigarren egunetik aurrera izaten diren hitzaldietan ere parte hartuko dugu. Nire kasuan lehenengo mahaian egongo naiz, Korporazioa ordezkatzen, eta MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko lehendakari den Leire Mugerza bigarren mahaian egongo da.
- Zer da mahai hauetan aurkituko duguna?
Askotariko gaiak eta gaurkotasuneko arloak jorratzen dira munduko topaketan, eta askotariko erakundeek parte hartzen dute. Esaterako, besteak beste, Mundukidek eta Mondragon Unibertsitateak ere parte hartuko dute eztabaida eta hausnarketa gune horietan.
- Zer eskaintzen dio MONDRAGONek topaketari?
Topaketa hauetan mundu guztiko hainbat kooperatiba elkartzen gara, eta interes handia dago MONDRAGONen. Esan genezake gure korporazioak paper berezia jokatzen duela kooperatibismoaren munduan. Erreferenteak gara eta askotan aipatzen gaituzte. Horregatik, kanpotik datozen hainbatek gure esperientziaren inguruan gehiago jakin nahi izaten dute. Marka aldetik kooperatiben munduan izena daukagunez, hori azaltzera goaz eta hor dago gure erronka. Azkenik, hemendik aurrerako politiketan ere nolabaiteko eragina izatea bada helburuetako bat.
- Dudarik gabe, harreman berriak sortu eta estutzeko baliatuko duzue topaketa.
MONDRAGONera eta Otalorara hainbat pertsona eta erakunde gerturatzen dira mundu guztitik: Canada, Brasil, Japon... Munduko txoko guztietatik datozen horiekin elkartzeko unea izango da, noski. Gainera, arestian aipatu dudan moduan, elkargune bat ere izango da, eta harreman instituzionalak estutzeko balioko digu.