Ingeniaritzako diplomak jaso dituzte 221 ikasleek

Arrasaten ospatu zen ekitaldia eta ingeniaritzako espezialitate desberdinetako ikasleek jaso zuten diploma.
Card image cap
2016/05/23

Mondragon Unibertsitateak diplomak emango dizkie 2014-2015 promozioko Ingeniaritzetako Graduko ikasleei. Aurreko ostiralean, maiatzak 20, egin zen ekitaldia Arrasateko Amaia antzokian. Guztira 221 ikaslek jasoko dituzte diplomak, horietatik 60 emakumeak direlarik.

Diploma-banaketako ekitaldian, Asier Lizarriturrik, Kiro Roboticseko ingeniaritza-zuzendariak, hitzaldia eskaini zuen “Bidea edo helburua” izenburupean.

Horrez gain, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciak inauguratuko zuen ekitaldi-akademikoan. Eta ekitaldia ixteaz Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa arduratu zen.

Titulu horiek lortzeko, ikasle guztiek gutxi gorabehera urtebeteko Karrera Amaierako Proiektua egin dute, enpresaren batekin lankidetzan. Horietako enpresa asko atzerrikoak izan dira: Frantziakoak, Suediakoak, Turkiakoak, Txekiar Errepublikakoak, Italiakoak, Poloniakoak, Erresuma Batukoak, Danimarkakoak eta Suitzakoak, besteak beste.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa