Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ingeniaritza Proiektuen Zuzendaritzaren gaineko nazioarteko kongresua
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresu Internazionala antolatu du, Espainiako Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Elkartearekin (AEIPROrekin) elkarlanean. Donostian egin da Biltzarra, uztailaren 12an eta 13an, eta formatu mistoa izan du. Uztailaren 10ean eta 11n, onlineko formatuan egin zen; 12an eta 13an, berriz, aurrez aurre. Azken zati hori Mondragon Unibertsitatearen Galarreta Campusean egin zen. Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren laguntza ere izan du nazioarteko topaketa horrek.
Hemengo eta nazioarteko 200 profesional baino gehiago bildu ditu ekitaldiak; zehazki, herrialde hauetatik etorri dira: Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Espainia, Alemania, Guatemala, Iran, Irlanda, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Serbia, Errusia, Turkia eta Erresuma Batua
Inaugurazio-ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa mintzatu da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz, AEIPROko lehendakari María Socorro García, PKIKI 2023aren Batzorde Antolatzailearen lehendakari Ganix Lasa, Industri Ingeniarien Elkargoko Kontseilu Nagusiko kide José Plaza eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos García ere.
Irekitze-ekitaldian, Bildarratz sailburuak ongietorria egin die Euskadira mundu osotik etorritako partaideei, eta adierazi die kalitateko trebakuntza akademikoa eskaintzeko asmo argia aurkituko dutela Mondragon Unibertsitatearen bihotzean, xedea enpresekiko eta lan-munduarekiko lotura estua dela». Vicente Atxa errektoreak, berriz, halako topaketen garrantzia azpimarratu du, berrikuntzarantz urratsak egiteko indarrak elkartzen baitituzte unibertsitateak, enpresek eta ikertzaileek.
Hemengo eta nazioarteko 200 profesional baino gehiago bildu ditu ekitaldiak; zehazki, herrialde hauetatik etorri dira: Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Espainia, Alemania, Guatemala, Iran, Irlanda, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Serbia, Errusia, Turkia eta Erresuma Batua. Berrehun eta bi lan aurkeztu dira topaketan: 70 online defendatu dira eta 132 presentzialki. Gaiei dagokienez, honako hauek jorratu dira: proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, ingeniaritza zibila, produktu-ingeniaritza, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak, landa-garapena eta garapenerako lankidetza-proiektuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, arriskuen eta segurtasunaren kudeaketa, proiektuen zuzendaritzako eta ingeniaritzako hezkuntza-berrikuntza eta, azkenik, jardunbide egokiak eta enpresa-eremuko zenbait adibide. Orotara, hamar gai jorratu dituzte hizlariek biltzarrean.
Mondragon Unibertsitateak goi-mailako zientzialariak ekarri nahi ditu Euskal Herrira; besteak beste, Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresua (PKIKI), ikerketaren alorrean lan nabarmena egiten duelako eta erreferentzia delako ingeniaritzaren alorrean
Mondragon Unibertsitateak goi-mailako zientzialariak ekarri nahi ditu Euskal Herrira; besteak beste, Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresua (PKIKI), ikerketaren alorrean lan nabarmena egiten duelako eta erreferentzia delako ingeniaritzaren alorrean. Biltzarrean gonbidatu gisa esku hartu dutenen artean daude Mladen Vukomanovic, IPMko lehendakariordea eta Zagrebeko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko irakaslea, eta Vladimir Obradovic, IPMAko lehendakariordea eta Serbiako parlamentuko kidea. Aditu ezagun batek interes handiko gai bat jorratu du Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Kongresu Internazionalaren inaugurazio-ekitaldian: Reinhard Wagnerrek, Tiba Group Services GmbH-ko zuzendari nagusiak.