Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Industriara bideratutako Adimen Artifizialeko kasuei buruzko jardunaldia Garaian

Irailaren 27an egingo da Shaking Hub Talentu Komunitateak antolatutako ekitaldia Garaia Parke Teknologikoan. Jardunaldiaren helburua da industriara bideratutako praktika onak ezagutaraztea; iraunkortasun, prozesu eta gaitasun pertsonalen optimizazioan oinarritutako Adimen Artifizialeko kasuen bitartez. Hori guztia enpresen lehiakortsuna hobetzeko asmoarekin.
Parte hartu nahi duten guztiek dagoeneko izena emateko aukera dute.
- Eguna: 2023ko irailaren 27a.
- Ordua: 9:00etatik 12:45era bitartean.
- Lekua: Garaia Parke Teknologikoko areto nagusia (Arrasate).
Ekitaldian honako hauek izango dira hitzaldien gaiak eta hizlariak:
- Ekitaldiari sarrera, Maria Ruiz (ISEA S.Coop)
- “AA MONDRAGON markoan eta AA Shaking Hub komunitatea”, Michel Iñigo eta Iñigo Larrea, MONDRAGON Korporazioa.
-“Adimen Artifizialaren bilakaera Euskadiko industriara aplikatuta”, Iñaki Suárez, BAIC-eko Teknologia arduraduna.
- “BEGI: pertsonak bezala ikusten duten makinak”, Xabier Iturbe, IKERLANeko ikertzailea.
-“Industriarako pertsona-makina interfaz berria”, Alejandro Hernán Gloriani, I+G-ko garatzaile seniorra Viewpointsystem-en
“AIRISE: ETEEN sustengarritasuna Adimen Artifizialaren erabileraren bitartez industrian”, Alberto Barrutia, LORTEKen ikertzailea.
- “Deep Learning kalitatearen kontrol eta prozesu industrialen optimizaziorako”, Luka Eciolaza, MGEP-eko ikertzailea
Izen-ematea
Parte hartzeko honako helbidean inskribatzea beharrezkoa da: https://community.shakinghub.com/es/evento-ia-industria