Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Industriako zibersegurtasuna, enpresen lehiakortasuna babesteko giltzarria
4.0 industria eta gauzen interneta errealitatea dira jada: gero eta gailu gehiago ditugu inguruan internetari konektatuta, eta enpresak esploratzen ari dira beraien aurrean sortzen ari diren aukera ugariak, beren produktuetan eta horiek fabrikatzeko eran konektibitatea aplikatzearen ondorioz. Egoera hori, ordea, ez dago mehatxuetatik salbu, eta euskal enpresak beren lekua hartzen ari dira zibersegurtasunaren eremuan, testuinguru berri horren ondoriozko arriskuetatik babesteko.
Beraien sistema elektronikoen komunikazioa fidagarria izatea da produktu eta ekipo ondasun berriei gehien eskatzen zaizkien ezaugarrietako bat. Arrazoi horregatik, industria-zibersegurtasuna lehiakortasunerako gakoetako bat izango da 4.0 industrian. Hainbat enpresa, tartean Orona, IK4-Ikerlan zentro teknologikoarekin elkarlanean ari dira jada, beraien produktuek zibererasoei segurtasun osoz aurre egingo dizkietela ziurtatzeko.
Eguneroko objektuak internetera konektatuta egotea fenomeno geldiezina da, eta jarduera sektore guztietan du eragina, beraz, errealitate horrek erakusten du zer-nolako garrantzia duen segurtasunak eremu horretan. “Etorkizunean, denboran ez oso urruti, ia ezinezkoa izango da sistema zibersegururik gabeko negozioak egitea”, ohartarazi du IK4-Ikerlaneko industriako zibersegurtasuneko arduradun David Gonzálezek.
“Zibersegurtasuna ez da soilik erabiltzen ditugun gailuek gero eta konektibititate handiagoa izateak dakarren premia bat, enpresen lehiakortasuna handitzeko aukera ere bada, produktu seguruagoak eskaini eta merkatuan nabarmentzeko aukera ematen baitie”, azaldu du.
Industriako zibersegurtasuna zeharkako eremua da eta bereziki sistema txertatuek zeregin garrantzitsua duten sektoreei aplikatu ahal zaie. Adibidez, osagai elektroniko industrialak fabrikatzen dituen edozein behartuta ikusiko da segurtasun betekizun maila handiko produktuak eskaintzera.
4.0 industria eta zibersegurtasuna
Makinen internet bidezko konexioak eta adimen artifizialak ekarri dute prozesuak optimizatu, produktuak garatu eta funtzionaltasun berriak lortzeko aukerak azkar areagotzea. Gainera, sentsorizazio teknologiei esker eta datuen analisi masiboari esker (big data) sistema horiek datuak lortu eta tratatzeko duten gaitasuna bide ematen ari da gaitasun horrekin zerikusia duten negozio berriak sortzeko.
Interkonexio honek, onura zenbatezinak dakarrenak, arriskuak ere baditu; izan ere, zibererasotzaileek zirrikituren bat aurkitu dezakete interkonexio horietan kalteak eragiteko edo informazioa lapurtzeko. Industriaren aurkako zibererasoak gertatu direla-eta, kasu batzuetan, produkzio plantak gelditu behar izan dira, eta industriako espioitza eremu birtualean zentratzen da gero eta gehiago.
Kasu arrakastatsua
IK4-Ikerlan neurri eta sektore desberdineko hainbat euskal enpresekin ari da elkarlanean, arrisku horiek saihesten laguntzeko. Besteak beste, lankidetza horien artean egon daitezke: kriptografikoetan oinarritutako gailu seguruak garatzeko lanak eta industriako kontrol sistemetako zibersegurtasunerako neurriak diseinatu eta ezartzekoak.
Zentzu honetan, azpimarratzekoa da, Orona jasokuntzako enpresarekin abian duen elkarlana industria komunikazioetan zibersegurtasuneko teknologiak txertatzeko, igogailuaren mantentze lanetarako eta kontrolerako zerbitzu aurreratuaren prozesua ahalbidetzen baitute.
Ekimen horren bitartez aurrerapenak egiten ari dira igogailuetan informazio teknologiak txertatzeari dagokionez. Horiei esker, datuak modu seguruan trukatu ahal izango dira eta bezeroari ematen zaion zerbitzua hobetzen lagundu dute, mantentze lan prediktiboen tekniken bitartez.
Proiektua Basque Industry 4.0 programan dago, Eusko Jaurlaritzaren menpe sortu berri den anbizio handiko programan, alegia.
IK4-Ikerlanen ahalmenak
“Azken urteetan IK4-Ikerlanen bezeroekin garatu dugu gure jardueraren zati handi bat, etorkizuneko sistema elektroniko industrialen zati diren teknologia desberdinak landuz: sistema txertatu fidagarriak, industria komunikazio sendoak, datuen sentsorizazioa edo analisi masiboa, besteak beste. Orain zibersegurtasunaren esparrua bultzatzen ari gara talde espezializatua eratuz” adierazi du Gonzálezek.
Enpresak hasi dira gero eta inbertsio handiagoak egiten eremu honetan, eta, horrenbestez, IK4-Ikerlanek bere gaitasunak indartuko ditu. Gaur egun, zentroak 15 pertsonako taldea du arlo horretan lanean, eta aurreikusita dauka zifra hori handitzea, 2020an hogei bat lagun izan arte, merkatuko premiei hobeto erantzuteko asmoarekin.
IK4-Ikerlanek industri segurtasunaren esparruan ikerketa proiektuak garatzeko plan bat dauka, 1,5 milioi euro baino gehiagoko balioarekin, eta horri esker trebatu ahal izango da etorkizunean industriatik etorriko zaizkion eskaerei erantzuteko. Erreferentziazko erakundeekin elkarlanean aritzea ere bultzatzen ari da, zibersegurtasuna moduko edozein eremu multidiziplinarretan funtsezkoa baita. Ildo honetan, Zentroa lankidetzan ari da Instituto Nacional de Ciberseguridad–ekin (INCIBE) eta estatu mailako zibersegurtasuneko laborategi ziurtatuen sareko kidea da.
“Zibersegurtasunaren alorreko I+G+Bak inbertsio handia behar du, baita pertsonen espezializazioa eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea ere, enpresek konpondu behar dituzten arazo ugariei heldu ahal izateko”, esan du Zentroko ikertzaileak, laburbilduta.