Metapostak egiaztatu ahal izan duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen igorle potentzial multzoa badago, baina askok ez dute ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik ere erakunde handiek (BBK, Iberdrola, Euskaltel...) egin dituzten moduko garapenak egiteko. Hori dela eta, Metapostak Pack Pyme aplikazioa jarri du martxan enpresa txikiendako. Aplikazio horrek eskainiko die enpresei Metapostan integratzeko beharrezkoa duten teknologia, langile eta baliabide espezializatuen beharrik gabe.
2011/10/03