Industria eremuko startup-ak sustatzeko bigarren foroa egingo du MONDRAGONek

Otsailaren 23an egingo da Foroaren bigarren edizioa, Keiretsu Forum-ek antolatuta eta MONDRAGON Sustapen Zentroak bultzatuta. Business Angels inbertsore pribatuen nazioarteko sare nagusia da Keiretsu Forum.
Card image cap
2023/01/23

MONDRAGON Sustapen Zentroaren bitartez, Korporazioak bultzatu du Keiretsu Forum-en bigarren edizioa eta aurtengoa otsailaren 23an izango da, Garaia Zentro Teknologikoan, Arrasaten. Hain justu ere, Sustapen zentroaren misioa da ekintzailetza, dibertsifikazioa eta enpresa aktibitate berriak sustatzea.

Sustapen zentroaren misioa da ekintzailetza, dibertsifikazioa eta enpresa aktibitate berriak sustatzea

Foroa mahai inguru batekin hasiko da eta bertan izango dira industria arloko zenbait enpresa, berrikuntza irekian eta Industry 4.0 arloetan oso aktiboak direnak, eta baita arrisku kapitalean adituak diren zenbait ordezkari ere. Parte-hartzaileek bertatik bertara adibide ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute, industrian izandako inbertsioak, esperientziak, aukerak eta zailtasunak besteak beste.

48956294108_c2b7e2a2a2_o.jpg

Ondoren, inbertsio foroa egingo da, industria eremuan dauden startup ezberdinak aurkeztuko direlarik. Hain justu ere, aipatu enpresen aukeraketa MONDRAGON Sustapen Zentroak eta Keiretsu Forumek egin dute.

Izen ematea zabalik

Foroan parte-hartu nahi duen orok eman dezake izena dagoeneko honako FORMULARIOA beteta edo eta mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera eskabidea bidalita.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.