Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Industria aeroespazialean posizionamendua sendotzen jarraitzen du Fagor Automationek

Azken urteotan Fagor Automationeko I+G lan taldeak industria aeroespazialarentzat hainbat prestazio garatu ditu CNC 8055 eta CNC 8065 plataformetan. Bi plataformak indartu egin dira aeroespazio arloko fabrikatzaileek exijitzen dituzten maila altuko prestazioei erantzuteko. Nabarmentzekoa da mekanizatuaren abiadura eta doitasun handiagoa lortzeko prestazioa, bereziki konpositesak fabrikatzeko.
Fagor Automationeko I+G lan taldeak garatu dituen prestazio askoren artean aipatzekoa da, HSSA (High Speed Surface Accuracy system). Besteak beste, abiadura handian mekanizatuak egitea ahalbidetzen du, gainazala doitasun handiarekin utziz. Prestazio honekin, beste prestazio eta berariazko algoritmo batzuekin tartekatuta, plano inklinatuko konpentsazio bektoriala adibidez, doitasuna eta bereizmen oso altua izatea lortzen da.
Inplikazio eta dedikazio altu honek, orain arte izaniko emaitzetan erreparatuz, arrakasta handia izan du. 2014 urtera arte, Fagor Automationek CNC 8055 edo CNC 8065 sistemak arrakastarekin instalatu ditu industria aeroespazialeko liderren produkzio lantokietan.