Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Indiaren aldeko kanpaina martxan

MTA Berlin eta Vicente Ferrer erakundeak, elkarlanean, erabaki dute dirua batzea eta batutako diruaz Indiara oxigeno makinak bidaltzeko. Une honetan LEINN International, LEINN Arts, LEINN Irun eta LEINN Valenciako ikasleekin batera aktibitate ezberdinak jarri dira martxan Berlinen, guztiak ere helburu bakarrarekin: dirua jaso.
Halere, kanpainaren eragina handitzeko asmoz, gizartearen laguntza ezinbestekoa izango da. Dirua laguntzeko bide bat bada ere, beste edonolako laguntza jasotzera eta kudeatzera prest daude MTA Berlinekoak. Eta bidea oso samurra da, informazio kanal ezberdinetatik jaso ahal izango du laguntzeko prest dagoenak: jarri haiekin harremanetan edozein sare sozialen bitartez. (TAZEBEAZ, MTA, TravellingU...).
Honako esteka honetan ere jasoko duzue laguntza eskaintzeko bidea: