Imanol Oleaga Mendiaratz, Copreciko gerente berria

Joan den urtarrilaren 1az geroztik Javier Oleagaren ordez dihardu Copreciko zuzendaritza nagusian.
Card image cap
2017/01/17

Joan den abenduan iragarri zuten Imanol Oleaga hautatu dutela Copreciko zuzendari nagusi berria izateko, Javier Oleagaren ordez, zeina MONDRAGONeko Osagaien Dibisioko lehendakariordetzara igaro den. Urtarrilaren 1az geroztik, gerente berria dagoeneko ari da atxabaltar kooperatiban bere eginkizunak betetzen.

Imanol Oñatin jaio zen, 45 urte ditu, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago Deustuko unibertsitatetik.

Bere ibilbide profesionala Copreciri lotuta egon da ia osorik, 1999an hasi baitzen bertan, eta harrezkero hainbat kargu bete ditu kalitatearen zein salmenten arloetan.  2007tik aurrera Zuzendaritza kontseiluko kide izan da, eta 2014az geroztik kooperatibaren Europako Gas Egosketako negozioko zuzendaria izan da.

Zorte on zeregin berrietan!!

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak