Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ilunion Hotels-ek promozio berezia du MONDRAGONentzat

MONDRAGON eta ONCEren arteko lankidetzaren esparruan, ekimen hau dago indarrean:% 15eko deskontua estatuko hotel-sarean dagoen tarifarik onenean. MONDRAGON osatzen duten kooperatibetako bazkide edo langile guztiek har dezakete parte sustapen honetan.
Ilunion Hotels, ILUNIONen hotel-katea da, ONCE Taldeko enpresen marka. Ezgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta turismo irisgarria lortzeko apustua egiten duen munduko konpainia bakarra da.
Guztira 28 hotel estatuko 13 tokitan, besteak beste, Huelva, Cádiz, Menorca, Girona, Bartzelona, Bilbo eta Donostian.
Erreserbetarako dinamika sinplea da, eta ilunionhotels.com web orriaren bidez egin daiteke, MONDRAGON erreserba-kodearekin. Eta call center bidez ere erreserba daiteke (90242424242). Bi kasuetan, erreserba esaktzen duenaren izena eta dagokion kooperatiba edo enpresaren izena eskatuko da.
MONDRAGON eta ONCE Taldearen arteko akordioa martxoan sinatu zen, ekonomia sozialaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuei bultzada bat emateko. Arlo honetan, aitzindariak dira eta langile guztientzako prestakuntza, enplegua eta teknologia irisgarriak aldezteko lan egiten dute, bereziki ezgaitasuna duten pertsonentzat.