Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
'Ilunabarrean esan' eta 'Gorria' filmak saritu dituzte 14. Huhezinema jaialdian
Aretxabaletako Arkupe aretoan egin da Euskal Herriko film laburren jaialdiaren sari banaketa. MUko ikasleen sailean, Xabier Vallinaren Ilunabarrean esan filmak eskuratu du fikzio onenaren saria eta 200 euro jaso ditu. Hala ere, sail berean, aipamen berezia jaso du Ane Cuestaren 12 minutu fikzioak, "epaimahaia hunkitzea" lortu duelako.
Sail berean, Maria Garmendiaren Ilunean argia filmak ikusleen saria eta 100 euro eskuratu ditu. Deia dokumentalarekin sari bikoitza eskuratu du Khuruts Begoña Urrutiak, dokumental eta argazki onenaren sariak, hain zuzen ere. Lehenagatik 200 euro jaso ditu, eta bigarrenagatik, 1.500 euro balio duen kamera ekipamendua, Ogeita4 enpresaren eskutik.
Sail ofizialean bestalde, Maddi Barberren Gorria fikzioak irabazi du Huhezinema saria, hau da, euskarazko film onenaren saria eta horrekin 800 euro eskuratu ditu. Irabazlea ezin izan da sari banaketan egon eta bideo bidez eskertu du. Komedia sari berriaren irabazlea Aitor Arruti izan da Datsegit film laburrarekin eta 300 euroko saria jaso du. Xabier Larrazabalen Maite filmak 400 euroko Vertigo saria eskuratu du.
Bestalde, Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia sozialaren gaia egokien erakusten duen film laburra saritu du 700 eurorekin. Irabazlea Iker Esteibarlandaren Before I Die izan da. Azkenik, Paul Urkijoren Dar-Dar film laburrak ikusleen saria eta 300 euro jaso ditu.
Ekitaldiari dagokionez, epaimahaiak nabarmendu du bi egunetan zehar izandako "giro paregabea" eta COVID-19ak eragindako zailtasunei aurre egiteko lan-taldeak eginiko lana.