Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Ikuspegi baikorra 2022rako
Datorren ekitaldirako kudeaketa planak prestatzen ari garen honetan, hitzordu klasiko bat dugu: "2022ko perspektiba makroekonomikoak". Hitzaldi bat – Aurten ere formatu telematikoan –, arlo horretako aditu batek emana, David Canok, nazioarteko finantza-analisten bazkide eta Afi Inversiones Globales, SGIICeko zuzendari nagusiak, 20 urtetik gorako esperientzia profesionala duena.
Eta diagnostikoa argia da: "Munduko ekonomiaren susperraldia espero baino indartsuagoa izan da, BPGak Covid aurreko posizioak berreskuratu ditu eta hazkundea sendoa izango da 2022an". Hori da David Canoren hitzaldiak utzi digun ideietako bat.
Denbora errekorrean susperraldia bultzatu duten faktoreak zeintzuk izan diren aztertzerakoan, txertoak eta politika fiskal eta monetario hedakorra aipatu ditu.
"Europako Banku Zentralak (EBZ) 3,4 bilioi euro injektatu dizkie bankuei eta Estatuei, bankuek euren ekonomiei transferitu diezaieten, eta horrek nabarmen lagundu du kontuen gorakadan", adierazi du.
Inflazioa
David Canok inflazioaren gorakadari buruz ere hitz egin du ( % 6,2 AEBetan eta % 4,1 EDBn). Inflazio hori maximoetan dagoela eta izaera "koiunturala" duela esan du, "eskaintza ez delako gai izan eskari handiari erantzuteko, eta desoreka eta prezioen igoera gertatzen direlako pleitetan, petrolioan, gasean eta energian, eta espero baino handiagoa izaten ari den arren, moteltzen joango da". Aurreikuspenen arabera, inflazioa moteltzen hasiko da 2022ko lehen hiruhilekoan, eta % 2,0-2,5 artean mugituko da hurrengo bosturtekoan. Canoren esanetan, albiste ona da EBZk "ez dituela interes-tasak igoko, eta hori albiste bikaina da zorpetuta daudenentzat, Estatuentzat, alegia, pandemia garaian zor publikoa nabarmen handitu dutenentzat".
Honako arrisku geoestrategiko hauek aipatu zituen: desoreka teknologiko globalaren bizkortzea eta AEB eta Txinaren arteko tentsioa; Covid-19aren berpizteko posibilitatea; eta, hirugarrenik, zibererasoak.
Arrisku geoestrategikoak
Ekonomialariak arrisku geoestrategikoak ere aipatu zituen, "Blackrock funtsaren araberako" hiru faktore nagusiak aipatuz: desoreka teknologiko globalaren bizkortzea eta AEB eta Txinaren arteko tentsioa; Covid-19aren berpizteko posibilitatea; eta, hirugarrenik, zibererasoak. Horiei gehitu behar zaie "beste arrisku mota batzuk, hala nola klima-aldaketa eta horrek suteetan, lehorteetan edo bestelako hondamendi naturaletan dituen ondorioak – bankuek horretarako prestatuta egon beharko dute –, eta hori guztia, gainera, VUCA ingurune batean (hegazkorra, zalantzazkoa, konplexua eta anbiguoa)". Arrisku horien aurrean, honako gomendio hau ematen du: "Ekipajean arin joatea, balantze arinagoak eta malguagoak izatea, egoera berri horiek berrantolatu eta egokitu ahal izateko".
Alderdi horiek eta ekonomiari lotutako beste batzuk, NDFren 2022rako aurreikuspenen koadro makroekonomikoa barne, David Canok komentatu ditu, oso modu didaktiko eta atseginean, esteka honen bidez orain entzun dezakezun hitzaldian.
2022 Arreikuspen Makro Ekonomikoak _Perspectivas Macroeconómicas 2022 (David Cano).mp4