Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ikusmen-urritasuna duten pertsonen bizimodua hobetzeko proiekturik onenei sariak
ONCEk Gure Begirada lehiaketaren II. edizioaren epaia eman du, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy nazioarteko ekintzailetza-unitatearekin elkarlanean. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan gradu-ikasketak egiten ari diren ikasleentzat da lehiaketa. Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren laguntza du. Guztira, Mondragon Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko 111 ikaslek hartu dute parte.
Guztira, Mondragon Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko 111 ikaslek hartu dute parte
Sariketa honen xedea da irtenbideak ematea, ikusmen urriko pertsonek egunerokoan dituzten erronkei aurre egiteko eta, ondorioz, pertsona horien bizimodua hobetzeko. Horretarako, lehiaketak talde-lana sustatzen du, eta zenbait gaitasun garatzea, hala nola berrikuntza, sormena edo pentsamendu kritikoa.
Lehiaketan hiru sari daude —guztira, 1.800 euro—, hiru proiekturik onenentzat. Zehazki, 1.000 euro ematen zaizkio lehen postuan geratzen den proiektuari, 500 euro bigarrenari eta 300 euro aukeratutako hirugarren proiektuari.
Sariketa honen xedea da irtenbideak ematea, ikusmen urriko pertsonek egunerokoan dituzten erronkei aurre egiteko eta, ondorioz, pertsona horien bizimodua hobetzeko
Gure Begirada lehiaketaren II. edizioan, EHUko Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduko ikasleek osatutako taldeari eman zaio 1. saria. Cleverway izeneko aplikazio mugikorra diseinatu dute, erosketak egitea edonoren eskura egon dadin. 2. saria Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko (LEINN) leinntarrek eskuratu dute, ikusmen urriko pertsonei objektuak identifikatzen laguntzeko diseinatu dituzten NFC etiketengatik. Azkenik, 3. saria aginte bibratzaile batek eskuratu du. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek ospitaleetako guneetan gidari gisa erabiltzeko da, eta LEINN graduko ikasleek diseinatu dute hori ere.
Itsuen bizimodua hobetzeko proiektuak
Hauek izan dira epaimahaiko kideak: Rafael Ledesma, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko burua; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde-ordezkaria; Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko Unibertsitateko Aisia eta Desgaitasuna katedraren zuzendaria; Jokin Gorozika, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko irakasle titularra, eta Ziortza Olano, Mondragon Team Academyko Bilbao Berrikuntza Faktoriaren eta Team Coachen koordinatzailea Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean.
Erabakia hartzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartu ditu kontuan, besteak beste: proiektuaren izaera berritzailea, eragin sozial eta digitala, eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa.
Bigarren edizioan 111 ikaslek eman zuten izena, eta, 32 taldetan antolatuta, 22 proiektu aurkeztu zituzten. Partaide guztiei erronka hauek aurkeztu zitzaizkien: sendagaiak erraz eskuratzea, telelaguntza, bakardadean bizitzea, sukaldeko lanak, norberaren garbitasuna eta adineko pertsonak zaintzea.
Gure Begirada lehiaketa unibertsitarioak, irabazleei eskudirutako sariak emateaz gainera, proiektuak garatzera eta praktikan jartzera animatzen ditu, itsuen edo ikusmen urriko pertsonen mesederako.