Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
"Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" aztergai aurtengo Komunikaldiak saioan

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonistak aurtengo Komunikaldiak jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko du bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.
Aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientzietatik abiatuta, jardunaldiaren asmoa hauxe izango da: ikasle eta parte hartzaileen artean etorkitzuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea. Bide batez, bertatik bertara ezagutuko dira antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta bestelako lan-esperientziak.
Aurreko edizioetan bezala, oraingo jardunaldian ere sarrera doan izango da, baina, aldez aurretik izena eman beharko da telefonoz edo emailez:
- 943 71 41 88 (5122)
- harrera.huhezi@mondragon.edu
Egitaraua
09:00. Aurkezpena eta ongietorria. Iosu Zabala, MUko Errektorea.
09:15. Hitzaldia. Mikel Orobengoa: ekintzailetasunaren garrantzia.
9:30. Amaia Elu, Hirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaide.
10:00. Rubén Mateo, Beniwood ekoiztetxeko ordezkaria.
10:30. Atsedena
11:00. Oihane Beñaran, Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria.
11:30. Ane Irazabal, Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean.
12:00. Atsedena
12:15. Hitzaldia. Aiala Fernandez: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan, Europako panorama.
13:00. Mahai-ingurua goizeko hizlariekin. Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzea. Moderatzailea: Odei Esnaola, MUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea.