Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ikerlanek programa bat garatu du etxeko gastu elektrikoa eragingorragoa izateko
Ikerlanek programa bat garatu du Iberdrola Distribución-en jarduera eremuan diharduten merkaturatzaile energetikoen bezeroei etxeko faktura elektrikoan aurrezten laguntzeko. Google Chrome web nabigatzailearentzako doaneko luzapen bat da, Home Energy Analizer (IK-HEA) izenekoa, eta etxeko energia kontsumoaren datuak analizatzen ditu, kontratatutako tarifarekin alderatzen du eta hainbat alternatiba iradokitzen du gastua eraginkorragoa izan dadin.
Programa Chrome Web Store helbidean eskuratu daiteke dagoeneko (nabigatzailerako hainbat luzapen deskargatu daitezke denda digital horretan), eta erabiltzaileei aholkuak ematen dizkie argiaren faktura murrizteko, ohiturak moldatuz edo tarifa aldatuz.
Home Energy Analizer erabiltzeko, erabiltzaileek kontagailu adimendun bat eduki behar dute instalatuta, erabiltzaile bat sortu behar dute Iberdrola Distribución-en webgunean eta konpainiak bere telekudeaketa sistema hedatuta duen gune batean bizi behar dira. Programa erraz erabiltzeko interfaze bat dauka, espezializatuta ez dauden erabiltzaileentzat egokia.
Kontratatutako tarifa eta potentzia
Tresnak erabiltzaileei abisua ematen die euren kontsumoari ondoen egokitzen zaion tarifari buruz: ordutegiaren araberako diskriminazioa, edota argiaren prezioa ia finkoa den ordutegiaren datua.
Halaber, programak adierazi egiten du ea kontratatutako potentzia kontsumoarekin bat datorren eta, potentziaren puntak erabiltzaileak kontratatutakoaren azpitik badaude, kontratatutako maximoa aldatzeko iradokitzen du. Ez da ahaztu behar zenbait eta potentzia kontratatu handiagoa izan hainbat eta altuagoa dela tarifa.
Telefono eta tabletetarako aplikazioak
Oraingoz, luzapen hori PCko Chromerako baino ez dago erabilgarri, baina Ikerlan dagoeneko lanean ari da Mac ordenagailuekin eta beste nabigatzaile batzuekin bateragarriak diren programak diseinatzen. Gainera, hurrengo urratsa telefono eta tabletetarako aplikazioak inplementatzea izango da.
“Ikerlanen energiaren kontsumo arrazionala sustatzeko aplikazioen garapenean lan egiten dugu, informazioaren teknologiak eta energia kudeatzeko teknikak uztartuz”, azaldu du Aitor Milo zentroko ikertzaileak. “Ikerlan Home Energy Analizer-ekin, etxeko erabiltzaileek zehatz jakingo dute energia nola kontsumitzen duten, eta lagundu egingo die kontsumo horretan aurrezteko erabakiak hartzen”, gehitu du.