Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IKERLANek hiru Bikaintek tesi bultzatu ditu, industriara zuzendutako ikerketarekin duen konpromisoa berretsiz
Hiru industria tesiak IKERLANek, unibertsitateak (MU eta EHU-UPV) eta enpresak sakon koordinatuta diseinatu dira, ikerketak enpresen benetako beharrei lotzeko helburuarekin.
“Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan garatzen den Unibertsitate – Zentro Teknologiko - Enpresa trinomioari esker –hor kokatzen dira IKERLANen bultzatzen ari garen hiru tesiak–, aukera izango dugu gure espezializazio lerroetan sakontzen jarraitzeko, eta, aldi berean, gure posizionamendua indartzen dugu euskal industriaren erreferentziazko zentro moduan, ezagutzaren transferentziari dagokionez”, adierazi du zentroko Ikerketa eta Nazioarteko zuzendari Ana Martínez Esnaolak.
Espezializazioa benetako erronkak bideratzeko
Doktore tesi berriek IKERLANen apustua indartzen dute inguruko industrian aplikatzeko ezagutza berriak sortzeko, zentroaren espezializazioarekin bat eginda, lantzen dituen hiru arlo handietan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua.
Hiru egitasmo berri horiek gaur egun IKERLANen baitan garatzen ari diren 36 doktoretzei gehitzen zaizkie, zentroko ikertzaileen lanarekin batera urtero ezagutza berriak sortu ahal izateko, erakundearen espezializazio planari lotuta.
Horretarako, IKERLANek esperientzia eta know-howa dauzka, doktoretza tesiak zuzen bideratuko direla bermatzeko eta, ondorioz, puntako ezagutzak lortzeko eta ikertzaileen trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko, industria sareak asko baloratzen baitu hori.