Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Ikerlanek 'Elkarte Eguna' ospatu du giro ezin hobean
Goizean goizetik jarri ziren martxan talde ezberdinak, batzuk oinez, beste batzuk bizikletan, asko mendi bizikletan, motorrean eta beste batzuk autobusez. 330 lagun batu ziren aurtengoan, eta autobusez joan zirenek ginkana, garagardotegira bisita edo eta Durangoko erdialdera bisita turistikoa egin zuten.
330 lagun batu ziren aurtengoan, inoizko Elkarte Egunik jendetsuenean
Batzuek zein besteek, euren gustuen araberako aktibitateak aukeratu zituzten, eta eguerdian denok batu ziren Silken hotelean, bazkariaz gozatzeko asmoz. Bazkal ostean festak jarraitu zuen, eta kirol txapelketetako sari banaketa eta musika dantzaldia izan ziren nagusi.
Durangotik Arrasatera itzuli ondoren ere, batek baino gehiagok Elkarte Eguna ospatzen jarraitzea erabaki zuen. Ekimenak merezi du, bai langile, bazkide eta kolektibo osoak egiten duen lanari aitortza erakusteko eta, noski, kidetasuna sustatzeko ere.