Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ikerlanek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Arrasateko egoitzan
Ikerlanek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Olandixoko egoitzan (Arrasaten), energia berriztagarriak bultzatzeko eta ingurumena zaintzeko. Plaka horiek 100 kW-eraino sortuko dute, eta zentro teknologikoa eguneroko jarduera egiteko behar duen energiaren % 20 hornituko dute, urtean 59 tona CO2 isurtzea saihestuz. Energia garbiko instalazio honek – Ondoan Taldeko Orgaus enpresarekin lankidetzan jarria – Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) industrian eraginkortasun energetikoari laguntzeko planaren barruan egindako inbertsio osoaren % 20ko diru-laguntza du.
Plaka horiek 100 kW-eraino sortuko dute, eta zentro teknologikoa eguneroko jarduera egiteko behar duen energiaren % 20 hornituko dute
Zentro teknologikoaren egoitza nagusiak 800 MWh inguru kontsumitzen ditu urtean. Denbora-tarte horretan, eguzki-panelek 183 MWh sortuko dituzte, eta Ikerlanek horien % 90 aprobetxatuko du (165 MWh/urte), eta gainerakoa sarera isuriko du. Instalazioa Ikerlanen Energia eta Potentzia Elektronikako laborategietan jarrita dago, eta, horri esker, proba-banku gisa eta ikerketa-ildoekin lotutako hainbat prototipo eta teknologia erakusle gisa erabil daiteke, hala nola energia-kudeaketa, potentzia-elektronika, biltegiratzea eta digitalizazioa. Laborategi horiek ekipamendua eta azpiegiturak dituzte potentzia-elektronikako eta energia biltegiratzeko sistemak garatu eta balioztatzeko, bai eta instalazio fotovoltaikoari konektatutako ekipoen energia-ekoizpena eta funtzionamendu errealeko portaera monitorizatzeko tresnak ere.
Inbertsio horrekin, Ikerlanek, bere etengabeko bilakaera-prozesuan, irmo jarraitzen du energia-jasangarritasunerako bidean
Inbertsio horrekin, Ikerlanek, bere etengabeko bilakaera-prozesuan, irmo jarraitzen du energia-jasangarritasunerako bidean, eta, aurretik, beste neurri batzuk hartu ditu, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatzea, «zero emisioko» auto korporatiboak erostea, garraio ekologikoak edo langileen artean partekatutakoak erabiltzea sustatzeko sentsibilizazio-kanpainak, etab. Gainera, zentro teknologikoaren egoitza, 1974an eraikitako eraikin berezia, 2019an berritu zen, 2 milioi euroko inbertsioarekin, kalitate eta eraginkortasun energetikoaren azken estandarrak kontuan hartuta, isolamendu termiko eta akustikoa duen hormigoi polimerozko fatxada-sistema bat integratuz, bere sailkapen energetikoa nabarmen hobetzeko aukera izanik.
Ikerlani buruz
Ikerlan, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, Ikerlanek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 360 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.