Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ikastolaren etorkizuna marraztea, Zazpigaren Batzarraren helburu nagusia
Arizmendi Ikastolak parte-hartze garrantzitsua izan du Batzarraren prestaketa prozesuan zein erabaki nagusietan. Goretti Maturana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko presidentea), Illart Azkarate (Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusia) eta Leire Arana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko lehendakari ordea) elkarrizketatu ditugu Batzarraren atarian. Ikastolen ibilbidea eta dituzten erronkak eta hautu pedagogikoak zehaztu dituzte prozesuan, eta TU Lankiderekin partekatu dituzte.
Zer da Ikastolen Batzarra?
Ikastolen mugimenduak bere osotasunean egiten duen ariketa demokratiko eta parte-hartzaile nagusiena da. Guztiok osatzen dugu ikastolen elkartea eta azken batzarra 2009an egin zen, ordutik aldaketa asko izan dira eta eguneratzeko beharra dago, hau da; guztion artean nolako ikastolen mugimendua eraiki nahi dugun adosteko beharra. Ekainaren 22an, Zazpigarren Batzarra egingo dugu, eta bertan 114 ikastola ezberdinek parte-hartuko dugu, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkariak guztiak ere. Euskal Hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan bidea egiteke dago eta bide horretan ikastolen elkartea eragile ikaragarri inportantea da bere izaera propioagatik. Batzarrak balio du arlo hori indartzeko eta egitura emateko. Bertan gorpuzten da gure eredua, Ikastolen Elkartearen eredua.
“Ikastolen mugimenduak bere osotasunean egiten duen ariketa demokratiko eta partehartzaile nagusiena da Batzarra. Guztiok osatzen dugu ikastolen elkartea eta azken batzarra 2009an egin zen, ordutik aldaketa asko izan dira eta eguneratzeko beharra dago”
Aurre lanketa prozesu bat ere egin duzue. Nolakoa izan da?
Hausnarketa autokritikoa eta eraikitzailea egin dugu. Gaur egun trantsizio egoera bizi dugu, zentzu askotan eta eremu gehienetan aldaketa sasoia bizi dugu, eta errealitate horiei guztiei erantzun behar die ikastolak. Hain justu ere, hurrengo urteetako iparra markatzeko lekua da Batzarra eta aurre prozesuan batzarrean eztabaidatu beharreko gai guztien gaineko hausnarketa egin dugu. Euskal Hezkuntza Sistema propioaren eraikuntzan bidea egiteko dago eta egitera gatoz.
Zazpigarren Batzarraren prozesua nola bizi izan duzue Arizmendi Ikastolan?
Arizmendi Ikastolan oso prozesu aberatsa bizi izan dugu, eta ekarpen oso interesgarriak egin dira, denon eskuhartzearekin; Bazara kontseiluko kideekin, Errektore Kontseilukoekin, Kontseilu Sozialeko ordezkariekin, hezkuntza arloko profesionalekin zein gurasoekin… komunitateko aktore guztiok parte hartu dugu. Ikastolen Elkarteak helarazitako hiru txosten landu ditugu: Nondik gatoz, non gaude eta nora goaz, eta bereziki Arizmendi Ikastolak etorkizunari begirako ekarpenak egin ditu. Guztira 95 ideia jaso ditugu eta 51 emendakin aurkeztu dira prozesura.
“Arizmendi Ikastolan oso prozesu aberatsa bizi izan dugu, eta ekarpen oso interesgarriak egin dira, denon esku-hartzearekin; Bazara kontseiluko kideekin, Errektore Kontseilukoekin, Kontseilu Sozialeko ordezkariekin, hezkuntza arloko profesionalekin zein gurasoekin… guztira 51 emendakin aurkeztu dira”
Batzarrak etorkizuneko ikastola irudikatuko du. Zeintzuk izango dira etorkizuneko gako nagusiak eraikuntza horretan? Nolako pertsona duzue eredu?
Pedagogian indarrak jarriz gero, pertsonen ereduan jarri ditugu indarrak. Hala, bost bereizgarri markatu ditugu: euskalduna, barne sendotasuna duena, kooperatiboa, erabakitzaile-ekintzailea eta eraldatzailea. Zazpi herrialdetako ikastolentzako oinarri komun bat izango duen hezkuntza marko orokorrean batu ditugu eta hezkuntza sistema osatuago eta aurrerakoiago bat eraikitzeko balioko du aipatu markoak. Ez dugu esaten molde bereko pertsonak hezi nahi ditugula. Pertsonen gaitasunak ahalik eta gehien garatu nahi ditugu. Euskaldun izaeran, esaterako, euskal hiztun kontzienteak hezi nahi ditugu.
Horrez gain, ikastola mugimendu indartsua duzue jomugan.
Ikastolen mugimendu indartsu bat behar dugu, Euskal Hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan bere alea jarriko duena, bere sorreratik egin duen moduan. Publikotasun eredu berri baten gidaritza bere egingo duen ikastola eredua. Aniztasuna eta inklusibitatearen lanketari zentralitatea emango diona. Teknopedagogia zentzuz landuko duena, IKTen erabilera kozientearen aldeko apustua egingo duena. Konpetentzia digitalak garatzeko, baina erabilera kozientean oinarriak ezarriz. Eta noski, euskara eta euskal kulturaren momentu kritikoan, egoerari buelta emateko moduko sistema sortuko duena.