Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ikasleei elikadura osasungarri, jasangarri eta solidarioa erakusten
Ausolan Taldeak, eskola jantokian duen hezkuntza proiektuaren bidez, Elikabiziaren IV. edizioa abiarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hain zuzen, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzeko erakusketa da.
8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta erakusketaren helburua da elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzea, erantzukizun eta konpromiso pertsonalari dei eginez, bai etxean, bai eskolako jantokian.
Erakusketa hau hezteko baliabide bihurtu da eskola komunitate osoarentzat: bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, familientzat... Bere zeregina da haurtzarotik bizi ohitura osasungarriak eta jasangarriak hartzeko heztea. Funtsezkoa da hezkuntza komunitate osoaren eta ikasleen parte hartze bateratua eta inplikazioa, “ erantzukidetasunezko jokabideetan oinarrituta heztea nahi dugulako, mundua zerbait hobea bihur dadin”, Ausolanen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza proiektuaren arduradunek adierazi dutenez .
Horretarako, “eskolako ordutegiaz eta jantokiko ordutegiaz baliatuko gara, ikasleekin prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak egiteko ”, gaineratu dute, eta, bestalde, familientzako gida bat ere egongo da, etxean ohitura osasungarriak hartzen lagunduko duten funtsezko elementuekin.
Elikabizia erakusketaren mezuei dagokienez, erakusketaren ardatza da “ produktu osasungarrietan oinarritutako elikadura bat izatea –fruta eta barazkien protagonismo bereziarekin–, kantitate egokia jatea, elikagaiak alferrik ez xahutzeak duen garrantziaz jabetzea, etiketa irakurtzen eta interpretatzen ikastea, eta gantzak, azukreak eta gatza saihestea ”, azaldu dute Ausolanekoek.
Elikadura hiru ikuspuntutatik landuko da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Edukiak NBEk onartutako Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuko dira, gosearen aurkako borrokan, norberaren osasunaren zainketan, ingurumenaren babesean eta kontsumo arduratsuan, besteak beste, guztion ekarpena sustatzeko.
Elikabizia proiektua gaur hasiko da, eta hainbat ikastetxetan ibiliko da maiatzaren amaierara arte, aurreko edizioetan lortutako kopuruak gainditzeko asmoz: 4.000 ikasle inguru eta 30 ikastetxe baino gehiago atxiki ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
Ekimen hau Ausolan Taldearen “Zaindu Janaria” proiektuaren barruan dago, hots, elikagai soberakina murrizteko eta ingurumenarekiko bizimodu osasungarri eta arduratsua sustatzeko garatutako planaren barruan.