Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ikasketa amaierako euskaraz eginiko lanik onenak saritu dituzte
Sari banaketako argazki galeria: Hemen.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eman dira gaur euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenen sariak. Bosgarren urtez, MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak euskararen aldeko hautua egin dute eta euskara arlo guztietara, enpresa eta sektore anitzetara eramateko helburua erakutsi dute. Aurten, guztira 15 lan aurkeztu dira sariketara eta MONDRAGON sarien irabazleak Miren Baranguan eta Garazi Perez de Arenaza izan dira.
Mirenek 'Arizmendi ikastolako Gazteluondo guneko ikasle etorri berrien euskararen erabilera' izeneko ikasketa amaierako lana egin du eta Garazik ´Motor+Transmisioko Giza Baliabide Sailean Praktiken Garapena' izenekoa. Antolatzaileek 1.500 eurorekin saritu dute lehenengo lana, eta Garazik 500 euroko saria eskuratu du.
Ander Etxeberria, MONDRAGON Korporazioko Euskara arduraduna
Sari banaketa ekitaldian Ander Etxeberriak ordezkatu du MONDRAGON Korporazioa, bera baita euskara arduraduna. Etxeberriak adierazi duenez, "euskara betidanik hitz egin da Korporazioan, bereziki maila informalean, baina aspaldi hartu genuen gure hizkuntzari izaera ofiziala emateko bidea eta dagoeneko 58 kooperatibatan euskara planak daude eta plan horiek dira benetako erremintak gure korporazioa euskalduntzeko". MONDRAGON korporazioko euskara arduradunak gogorarazi du gaur egun 28 kooperatibak dituztela Bikain ziurtagiriak eta gero eta gehiago direla bezero, hornitzaile eta barne harremanak euskaraz egiten dituzten erakundeak. "Bide luzea egin bada ere, asko dago egiteko oraindik".
Idoia Peñakoba
Idoia Peñakobak ere datuak eman ditu, euskararen bilakaeraren garrantzia azpimarratuz. 2015ean 655 ikasketa amaierako lan egin ziren Mondragon Unibertsitatean eta horietatik 208 euskaraz egin ziren. Korporazioko kooperatibetan egin ziren horietako asko, guztira 160, eta horietatik %17 euskaraz. "Datuak esku artean argi dago bilakaera ona dela baina asko dagoela egiteko. Aurten, esaterako oso maila handiko 15 lan jaso dira sariketan", adierazi du Peñakobak.
Maider Erce: "Goraipatu nahi ditut euskara sariak"
Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendari Maider Ercek goraipatu egin ditu Euskara sariak eta gogorarazi du bigarren urtea dela Arizmendi Ikastolan garatutako proiektu batek saria jasotzen duela. Miren Baranguanen lana txalotu du eta aipatu duenez, "azterketa oso baliagarria da eta konklusio interesgarriak eskaintzen dizkigu". Euskal Herrira iritsi berrien eta Gazteluondoko gunean ikasketak burutzen dituztenen hizkuntza ohiturak aztertu ditu Miren Baranguanek, gaurkotasun handiko gaia Erceren esanetan.
Eneritz Esnaola: "Euskara planak euskararen motor dira enpresetan"
Eneritz Esnaolak ordezkatu du Fagor Ederlan gaurko ekitaldian. Motor Transmisioko Gestio Sozialeko arduraduna da Eneritz eta Garazi Perez de Arenazaren lana bertatik-bertara jarraitzeko aukera izan du. Bi irabazleak saritzeaz gain, Eneritzek euskara planek enpresetan duten garrantzia azpimarratu nahi izan du. "Gure enpresak euskalduntzeko ezinbesteko erremintak dira Euskara Planak. Ikasketa Amaierako lan hauek erakusten dute posible dela euskara industria arlora eramatea, eta aukerak aprobetxatu behar ditugu. Eskolatik lan mundura euskararen aldeko konpromisoa eraman behar dugu".