Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IK4-IKERLANek lau proiektu ditu aktibo Green Vehicle esparru europarraren baitan
Euskadin, automobilgintzaren industria aurrera doa abiadura handiz, eta, bereziki, Gipuzkoan, non industria ehun sendo batek eta hainbat ikerketa zentrok bat egiten duten, beren aurrerapen teknologikoekin enpresei nazioarteko merkatu lehiakorrean buruan posizionatzea ahalbidetuta. Sektore estrategikoa da. Zerbaitengatik da bera, ohiko industria siderurgikoaren aurretik, probintziako esportazio zifretan nagusi.
Mugikortasun elektrikoa, hirietako garraio publikoaren edo pribatuaren zirkulazioaren alternatiba iraunkor gisa, erakundeen eta ibilgailuen fabrikatzaileen agendetako gai nagusia da.
Euskadi ez dago mugimendu horietatik kanpo eta sektore honetan posizionatzen ari da, datozen urteetarako funtseko sektorea dela uste baitu. Erakundeak eremu hori bultzatzen ari dira laguntza programa batzuen bitartez, hala nola Eusko Jaurlaritzak definitutako Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integralaren (PIME) bitartez, zeinak 494 milioi euro dauzkan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Smart Mobility-ren industria garatzeko eta esperimentatzeko gune bihurtzearen alde egindako apustuak ere laguntzen du horretan.
Aldi berean, Europako esparruan, Batzordeak errepide bidezko garraioa ikertzeko eta berritzeko ekimenak aktibatzearen alde egiten du halaber. Ekimen horietako bat da Green Vehicle deialdia, Horizon 2020 programaren barruko ekimena dena eta 2018tik 2020ra bitarteko aldirako 134 milioi euroko aurrekontua duena. Garraioan efizientzia energetikoa hobetzera eta ohikoak ez diren energien erabiltzera bideratutako ikerketa proiektuak babesten ditu programak, trakzio sistema aurreratuak, ibilgailuen arkitektura berriak edo karga sistemekiko interakzioa bultzatuta, esaterako.
Testuinguru horretan, eta euskal industriari mugikortasun elektrikoa bultzatzeko erronkari aurre egiten eta sektore lehiakor honetan posizionamenduari eusten laguntzeko, IKERLAN zentro teknologikoa Green Vehicle programaren lau proiektutan parte hartzen ari da, tokiko eta Europako beste enpresa batzuekin batera.
Hala, IKERLANen asmoa da elektrifikaziorako funtsezkoak diren teknologietan sakontzea, hala nola belaunaldi berriko biltegiratze sistemetan, trakzio elektrikorako potentzia bihurgailuetan, kontroleko elektronika seguruan eta software elkartuan, eta energiaren kontrolerako eta kudeaketarako algoritmoetan ere bai.
Zentroa 10 urte baino gehiago ari da lanean eremu horietan, enpresa traktoreen aliatu teknologiko gisa. Enpresa traktore horien artetik, nabarmentzeko modukoak dira ORONA edo CAF Taldea. Horiekin elkarlan estuan ari da, igogailu, tren eta autobusetarako produktu gero eta efizienteagoak, seguruagoak eta lehiakorragoak garatzen.
Bateria sistema berriak ibilgailu elektrikoetarako
Bateriak funtsezko elementua dira ibilgailu elektrikoetarako, ibilgailu horien prestazioak eta kostua nabarmen baldintzatzen dituzte eta. IKERLAN funtsezko garrantzia duten elementu horien gaitasuna eta elementu horiek ibilgailuetan txertatzeko lanak hobetzera bideratuta lanean ari da bi proiektutan.
GHOST proiektua da lehenengoa, eta egun dauden irtenbideen dentsitate energetikoa % 20 hobetuko duen bateria sistema bat diseinatzera bideratuta dago. Horretarako, bateria dual bat erabiltzen da, goi potentziako zelula elektrokimikoak eta energia handikoak konbinatuta, ibilgailuei aldi berean autonomia maila handia eta prestazio onak ematen dizkien bateria bat lortzeko.
Proiektu honetan, IKERLAN bateriaren kudeaketarako elektronika edo BMSa (Battery Management System) diseinatzen ari da, belaunaldi berriko bateria guztiek duten zerbait baita. Halere, kasu honetan berebiziko garrantzia dauka hartutako irtenbidearen konfigurazioagatik. Gainera, DC/DC potentzia bihurgailuarekin batera y dagozkien kontrol algoritmoekin batera, bateriak berak dituen zelula mota bien goreneko prestazioak edukitzea lortuko du.
SELFIE izenekoa da beste proiektua. Proiektu berriagoa da eta baterien hobekuntzari ere lotuta dago. Bere helburua da bateriak tenperatura tarte egokian mantentzen dituzten hozte sistemak hobetzea, pisutsuak eta ibilgailuan bolumen handia okupatzeaz gain baterian gordetako energiaren zati bat kontsumitzen dute eta.
IKERLANen proiektuaren arduraduna den Jon Gastelurrutiaren arabera, “tenperaturaren kudeaketa egokia eta efizientea egitea funtsezkoa da baterien bizitza bermatzeko, tenperatura altuetan azkar degradatzen ohi dira eta” eta “ez soilik ibilgailua martxan dagoen bitartean, baizik eta karga azkar bat egiten den uneetan ere bai, erabiltzaileek gero eta gehiago eskatzen duten karga modua izanik”, gaineratu du.
Ibilgailu astunetarako eta hiriko autobusetarako irtenbideak
Erakundeen lehentasunetako bat ere bada elektromugikortasun-irtenbideen integrazioa hiri ingurunean sartzea, eta arreta berezia jartzen du hiriko autobusetarako irtenbideetan, hirietan mugikortasun iraunkorra bermatze aldera. Ibilgailuetan ez ezik, ibilbide barruan kokatutako karga azkarreko azpiegituraren alderdiak ere landu behar dira, aurrera egiteko, operazio-autonomia areagotzeko, fabrikatzaile desberdinen ibilgailuekiko interoperabilitatea bermatuta egon dadin.
Eremu horretan, IKERLAN ASSURED proiektuko partaide da, non hainbat fabrikatzaile handiek, hala nola CAF Taldea (VECTIAren eta SOLARIS erosi berriaren eskutik), MAN, VOLVO, IRIZAR edo IVECO karga azkarren hornitzaileekin eta ikerketa zentroekin elkarlanean ari diren autobus eta kamioi elektrikoen belaunaldi berri bat eta ibilgailu horiek hirietan txertatzeko beharrezkoak diren goi potentziako kargagailuak garatzen laguntzeko.
Zehazkiago, Zentroa VECTIArekin ari da lanean, baterien funtzionamendu egokian eragina duten faktore nagusiak aztertzen eta ebaluatzen. Bateriek beren bizitza baliagarrian pairatzen duten higadura edo bost minutu baino gutxiagoan bost minutu baino gutxiagoko karga superrazkarra egiteko potentzia handiz lanean ari direnean duten portaera dira aztertzen eta ebaluatzen dituzten elementuetako batzuk.
Kontrolerako arkitektura berriak etorkizuneko ibilgailu elektrikoetarako
Funtsezko elementuez gain, hau da, bateriez, potentzia bihurgailuez eta motor elektrikoez gain, ibilgailu elektrikoek kontrol unitate elektroniko ugari dituzte, beren sistemen funtzionamendu egokia eta ibilgailu osoaren segurtasuna bermatzeko.
ACHILES proiektuak, berriki onartu denak, kontrolerako arkitektura optimizatu bat garatuko du, gero ibilgailu elektrikoen hirugarren belaunaldian txertatzeko, trakzio elektrikoko ibilgailuei lotutako funtzioak zentralizatuta. IKERLANek, berriz, diseinu elektrikoan eta segurtasun funtzionalaren alderdietan duen esperientzia frogatua jarriko du, arkitektura elektronikoaren Safety Concept delakoa koordinatuta, ibilgailuaren eredu dinamikoen bitartez garapenen balidazioa egiteaz gain.