Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoa ikertuko du garraioaren eta energiaren munduko erreferenteekin

Hitzarmena bultzada garrantzitsua da IK4-IKERLAN energia biltegiratzeari buruz egiten ari den ikerketarako, VuB unibertsitateak arlo horretan ezaguera handia baitu. Berez, IK4-IKERLANekin jardungo duen ikerketa taldea kontinentean Europako proiektu kopururik handiena duena da, eta Mobility, Logistics and Automotive Technology Research Centre (MOBI) zentroko kidea da, hau da, Europan ibilgailu elektrikorako teknologien ikerketan diharduten erakunde garrantzitsuenetakoa
Hain zuzen ere, IK4-IKERLAN Batteries2020 proiektu europarra gidatzen ari da, ibilgailu elektrikoen bateriak hobetzeko estrategiak garatzeko eta, jada ibilgailuetan erabiltzeko balio ez dutenean, energia biltegiratzaile bihurtzeko, energia berriztagarriak sortzen dituzten plantetarako.
Energia biltegiratzearen arloko ikerketa eta transferentzia eremu estrategikoak dira IK4-IKERLANentzat, gure gizartearen garapenerako kritikoak diren sektoreetan duen eraginagatik, hala nola energian, industrian eta garraioan. Zentroak erregai fosilen kontsumoa eta CO2 igorpenak murrizteko eta kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko soluzioak aztertzen ditu. Garraio sistemetarako bateria berriak ere lantzen ditu, biltegiratze elektrikoko sistemak energia berriztagarrietarako, edo industri lantegietan kontsumo puntak murrizten laguntzeko sistemak.