Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IK4-Ikerlanek % 5,5 gehiago fakturatu du enpresekin egindako I+G+b proiektuetan
Zentro teknologikoak pasa den maiatzaren 18an aurkeztu zituen datu horiek, Arrasate-Mondragonen egin zuen Batzar Nagusian.
2016an, diru iturri horrek zentroaren guztirako sarreren % 55,6 eman zituen, hau da, 20,7 milioi euro, 2015ean baino % 6,7 diru gehiago, alegia.
IK4-Ikerlaneko zuzendari nagusi Marcelino Caballero pozik agertu da emaitza horiekin: “2016 oso urte ona izan da. Enpresekin batera I+G+b jarduera gehiago egin dugu, eta horrek erakusten du expertise teknologikoa bultzatzeko egindako ahalegina emaitzak ematen ari dela enpresekin benetako erronkak ebazteko orduan”, baloratu du. Caballeroren hitzetan, “datu horrek aurreko urtean hasitako hazkunde joera berresten du eta erakusten du zer harreman bikain duen IK4-Ikerlanek euskal enpresekin”.
Horrez gain, zentroak pasa den urtean eduki zituen diru sarreren % 39,2 (8,2 milioi) administrazio publiko batzuek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Estatuko Administrazio Orokorra eta Europa) ikerketa proiektuen finantzaketarako egindako deialdietatik etorri ziren. Gainerako % 5,2 (milioi bat euro) beste diru iturri batzuetatik etorri zen.
Aitortza Europan
Modu nabarmenean hazi den beste atal bat da proiektu europarretatik datorren fakturazioa.
Proiektu horiei esker, zentroak aurrera egin dezake bere espezializazio teknologikoan eta eta Europan erreferentziakoak diren erakundeekin elkarlanean aritu. 2016an, 2,9 milioi euro eskuratu ziren bide honetatik, aurreko ekitaldian baino % 19,3 gehiago, alegia.
Marcelino Caballero, IK4-Ikerlaneko zuzendari nagusia beste zuzendaritza taldeko kideekin.
Gainera, IK4-Ikerlanek hiru proiektu europar hauek gidatzen ditu: Safepower, Batteries2020 eta Angelab. Azken proiektu horrek Europako Batasunaren saria eskuratu du “ikerketa lanaren bikaintasunagatik”.
Ikerketaren emaitzak
IK4-Ikerlanen ikerketa lanen emaitzetan ere nabaritu da bere jardueraren areagotze hori. Zentroak mota horretako 48 proiektutan parte hartu zuen pasa den urtean, eta bera kide deneko IK4 aliantzako beste zentro batzuekin eta ZTBESeko beste agente batzuekin elkarlanean aritu zen proiektu horietan. Horrez gain, ikertzaileek 39 artikulu zientifiko argitaratu zituzten eta hainbat kongresutan 47 hitzaldi eman zituzten. Era berean, sei patente berri erregistratu ziren.
Beste erakundeekiko elkarlana indartzeko asmoarekin, zentroak beste lankidetza hitzarmen bi hauek izenpetu zituen: alde batetik, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko ingeniari eskolarekin, gauzen internetaren gainean ikertzeko; eta, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, kontrol aurreratuaren eremuan aurrera egiteko.
Espezializazio Teknologikoko Plana
Pasa den urtean, zentroak bere Espezializazio Teknologikoko Plan berria definitu zuen.
Plan berriak maila handiko ikertzaileen prestakuntzaren alde egiten du (gaur egun, zentroak 48 doktoretza tesi ditu abian) eta datozen lau urteetarako ikerketa erronka teknologikoak zehazten ditu.
IK4-Ikerlanek hiru espezializazio lerroren inguruan jarduten du nagusiki: bat, elektronikako, informazioko eta komunikazioko teknologien gainekoa (TEIC); beste bat, energiaren eta potentziako elektronikaren gainekoa; eta hirugarrena, fabrikazio aurreratuaren gainekoa.
“Euskal industriaren orainean eta etorkizunean eragin handia duten eremuak dira, eta eremu horietan ezagutzak eta abangoardiako teknologia sortzeko dugun ahalmena areagotu nahi dugu, gure inguruko enpresei lehiakorragoak izaten laguntzeko”, esan du modu laburrean zentroko zuzendari nagusiak.
“Guretzat teknologia jarrera bat da: ikaragarri gustatzen zaigu egunero gure bezeroentzako soluziorik egokienak aurkitzen jardutea, hori da gure balio bereizgarrietako bat”, esan du Caballerok.