Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IK4-Ikerlan urrutiko kontrolerako gailuak garatzen ditu lainora konektatuta
IK4-Ikerlan zentro teknologikoa azken belaunaldiko teleaginte batzuk garatzen ari da, Velatia Taldeko kidea den IKUSI euskal enpresarekin elkarlanean, zeina Elektronikako soluzioetan eta IKTetan espezializatuta baitago. Teleaginteak industriako garabietarako eta mugikortasunaren eremuko beste erabilera batzuetarako izango dira. Garabien funtzionamendua irrati bidez kontrolatzeaz gain, haien jarduera monitorizatu dezakete eta internet bidez informazio hori cloud plataforma batera bidali, bertan datuak prozesatzeko.
Garapenak hardware bat dauka urrutiko kontrolerako gailuetan instalatuta, eta hardware horrek garabiaren funtzionamenduari buruzko informazioa biltzen du eta, gauzen internetaren bitartez, zerbitzari batera bidaltzen du automatikoki informazio hori.
"Mantentze lanak urrutitik egitea eta akatsak urrutitik detektatzea ahalbidetuko duen teleaginte bat garatzeko, Internet bidezko industriako komunikazioen protokoloetan, lainoko konputazioan, segurtasun eta pribatutasunean, eta datuen kontsultan eta bistaratzean dauden aurrerapenik berrienak aplikatzen ari gara", azaldu du Cristina Zubia ikertzaileak, IK4-Ikerlanen proiektuaren ardura duen pertsonak.
Industriako makinen kontrolerako oso ohikoa da teleaginteak erabiltzea; halere, orain arte merkatuak ez du aukerarik eskaintzen gailu horiek urrutitik monitorizatzeko, eta horrekin abantaila ugari edukiko genituzke.
Erakunde biak inplementatzen ari diren produktuarekin garabi flota baten gaineko informazioa lortu daiteke eta garabiek eduki ditzaketen akatsei aurrea hartu ere bai. Horrek negozio eredu berriak garatzeko aukera emango die enpresei, sortutako datuen ustiapenean oinarrituta.
“Teleaginteen belaunaldi berri honek IKUSIren produktu katalogorako dakarren aurrerapenaz gain, urrutiko zerbitzuak gehitzen baitzaizkio, enpresak bere eskaintza zabaldu ahal izango du balio erantsi handiko zerbitzu zorro berri batekin”, gaineratu du Borja Perezek, IKUSIko R&D managerrak.
IKUSI proba pilotuak abian jartzen ari da Euskal Herriko eta Frantziako industri lantegietan.