Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IK4-Ikerlan erreferentziako zentroa da energia eta garraio elektrikoaren eremuan
IK4-IKERLAN zentro teknologikoa partaide garrantzitsua izango da energiaren kudeaketan eta biltegiraketan dauden erronka nagusietarako irtenbide berrien bila Europar Batasunak egin duen apustuan. Europar Batasunaren laguntza honek egiaztatzen du gure inguruko enpresarik ezagunenei, hala nola Caf, Vectia, Orona, Fagor Ederlan, Iberdrola Renovables eta Cegasaenpresei, teknologia transferitzeko ahalmena.
Proiektu hauen esleipenarekin IK4-IKERLANek jarraitu ahal izango du lehen mailako ezagutzak eskuratzen eta energiaren eta mugikortasun elektrikoaren eremuan abangoardia teknologikoan egoten.
Zehazki, Arrasate-Mondragóneko erakundea Ghost eta Assured proiektuetako aliatu teknologikoa izango da, zeinarekin garraioaren sektorerako mugikortasun elektrikoko sistema berriak garatu nahi diren. Aldi berean, IK4-IKERLANek industriako efizientzia energetikoa hobetzeko ekimena gidatzen du. ETEKINA izena du ekimenak.
Hiru proiektuak Europako Batzordearen H23020 programaren barruan garatuko dira, eta horretarako 30 milioi eurotik gorako aurrekontua edukiko dute guztira.
Industria prozesuetako portaera energetikoa hobetzea
IK4-IKERLANek aurrean daukan lehen erronka da ekoizpen prozesuen portaera energetikoa hobetzea, prozesu horietan askatu ohi den beroa berreskuratuz eta berrerabiliz. Horrela, zentro teknologikoak industria ehunaren lehiakortasuna sustatu nahi du.
ETEKINA proiektuaren baitan, zeina 2017an abian jarri baita eta lau urte iraungo baitu, zentro teknologikoa bero trukagailuak garatzeko eta baliozkotzeko lanetan ari da, kaloduktoen teknologia oinarri hartuta, altzairu, zeramika eta ferrosoak ez diren metalen sektorerako. Berreskuratutako beroa industria prozesuetan erabiliko da, prozesuen efizientzia energetikoa hobetzeko, kostu operazionalak gutxitzeko eta CO2 igorpenak minimizatzeko.
Aurreikusten da proiektuaren amaieran gailuak benetako inguruneetan ezarriko direla, hala nola Fagor Ederlanek Arrasate-Mondragónen duen lantegian (aluminioaren sektorea), SIJ Metal Ravne enpresak Eslovenian dituen instalazioetan (altzairuaren sektorea) eta Ceramiche Atlas Concorde Spa enpresak Italian duen plantan (zeramikaren sektorea).
“ETEKINAk utziko digu hainbat sektoretarako industria aplikazioetan efizientzia termikoa hobetuko duten soluzio berriak inplementatzen”, azaldu du Igor Villarrealek, IK4-IKERLANeko energia biltegiraketa eta kudeaketaren arloko arduradunak.
Euskal zentroak koordinatzen ari da ekimena, eta 5,5 milioi euroko aurrekontua dauka. IK4-IKERLAN ez ezik, partzuergoa osatzen dute sektorean erreferente diren enpresa, zentro eta unibertsitateek, hala nola Fagor Ederlanek eta Insertec, Econotherm, Brunel University London, Sij Metal Ravne, Jozef Stefan Institute, Ceramiche Atlas Concorde Spa, University of Modena and Reggio Emilia eta European Science Communication Institute erakundeek.
Soluzio elektriko berriak garraiorako
IK4-IKERLANek, halaber, zeregin garrantzitsua edukiko du Assured eta Ghost proiektuetan. Helburua izango da garraioaren sektorearen elektrifikazio progresiboa bultzatzea, munduan dagoen etorkizuneko erronketako bat, alegia.
Alde batetik, Assured ekimenak, Vrije Universiteit Brussel (VUB) erakundeak gidatzen duenak, maila handiko erakundeak elkartuko ditu, esaterako, Vectia, Iveco, Volvo, MAN, Irizar, Siemens edo Alstomerakundeak, elkarrekin lan eginez autobus eta kamioietarako potentzia handiko kargagailuen belaunaldi berriak garatzen laguntzeko.
Proiektua aurtengo urrian hasiko da, eta lau urte iraungo du; 18,7 milioi euroko aurrekontua edukiko du, eta energia biltegiratzeko eta kudeatzeko teknologiak garatu nahi ditu, ibilgailuak kargatzeko denbora murrizteko, ibilgailuen autonomia handitzeko eta hirien eskaera asetzeko.
Assured proiektuaren barruan, IK4-IKERLAN biltegiratze sistemen funtzionamendu egokian eragina duten faktore nagusiak aztertzen eta ebaluatzen arituko da. Besteak beste, bateriek beren bizitza baliagarrian pairatzen duten narriadura edo potentzia handiko eragiketetan izaten duten portaera aztertuko du.
Horretarako, zentroa Vectia autobus fabrikatzailearekin (CAF Taldea) eta ABB ingeniaritza enpresarekin arituko da elkarlanean, zerbitzuan karga super azkar egiteko (5 minutu baino gutxiago) soluzioen bitartez autobus % 100 elektrikoen operazioa frogatzeko jardungo duten lantaldeetako batean. Horrek ahalbidetuko du autobus horiek etengabe lanean egotea, beraien autonomia mugatu gabe, eta soluzio horien interoperabilitatea Assured partzuergoa eratzen duten gainerako fabrikatzaileekin.
Gainera, zentro teknologikoak esperientzia zabala eta expertise maila handia dauzka arlo horretan. “Urteak daramatzagu Assured proiektuaren barruan planteatzen diren erronketako batzuk ikertzen, hala nola kudeaketa estrategia optimizatuak, eragiketa kostuen minimizazioa edo biltegiratze sistemen bizitza baliagarriaren luzapena”, ziurtatu du Luis Mirrek, IK4-IKERLANeko Potentziako Elektronikako arloko arduradunak.
Auto elektrikoetarako bateria sistema trinkoagoak, lehiakorragoak eta fidagarriagoak garatzea helburua duen Ghost proiektuaren barruan, berriz, zentro teknologikoak biltegiratze hibridoko gailu aurreratuen garapena gidatuko du. Zentro teknologikoak Arrasate-Mondragónen dituen instalazioetan baliozkotuko dira garapen horiek.