IK4-IKERLAN elkarlanean ari da Fagor Arrasaterekin digitalizazio sistema aurrerakoia garatzen

Datuen analisirako plataforma digital bat da eta lainoaren bidez Fagor Arrasatek mundu mailan dituen makinen funtzionamendua gainbegiratuko du.
Card image cap
2018/01/10

IK4-IKERLAN Fagor Arrasate kooperatibarekin elkarlanean aritu da haien datuen analisi eta biltegiratze digitaleko plataforma berriaren garapenean. Horren bidez munduan barrena dituzten makinen egoera urruneko moduan gainbegiratzeko gai izango dira. Sistema honek Fagor Arrasate Industry 4.0aren abangoardian kokatuko du, bere ekipoen mantentze lanen zerbitzuan hobekuntza lortuz, funtzionamendu akatsen edo ezusteko geldialdien moduko arazoei aurre hartzeko gai izanez, eta haien balio-bizitza luzatuz.

Makinetan instalatutako sentsoreen bidez, sistema berri honek bere kondizioa eta jarduera monitorizatzen ditu, eta informazioa internet bidez cloud plataforma batera bidaltzen du, bertan datuak jasotzen, bateratzen eta prozesatzen direlarik. Lainoan kokatutako plataforma hau interfaze bati konektatuta dago, eta alarma eta transmisio sistema aurreratu batek denbora errealean makinen egoeren berri ematen du, bere funtzionamenduan egon litezkeen akatsen abisua emanez.

Proiektua 2015ean abiatu zen eta orain garapen betean dago. Denbora honetan guztian zehar zentro teknologikoak industria arloko loT, big data, zibersegurtasun, condition monitoring eta web aplikazio berrienak aplikatu ditu, datu kopuru handiak kudeatu eta aztertzeko aukera izateko erantzun bat emateko.

IK4-IKERLAN ahalegin berezia egiten ari da komunikazioen segurtasunean, babestuta egon behar baitute gaizki funtzionatzea ekiditeko eta eduki ditzaketen zibererasoetatik babesteko.

"Fagor Arrasatek IK4-IKERLANekin elkarlanean oso osorik diseinatua eta garatua den plataforma honek datu kopuru ikaragarri bat modu fidagarri eta seguruan biltzea, prozesatzea eta ikustea bermatu behar du", dio Aron Pujanak, zentro teknologikoko Kontrol eta Monitorizazio lantaldeko arduradunak.

Orain artean merkatuan ez zegoen Fagor Arrasateren beharretara osorik egokitzen zen konponbide teknologikorik. "Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan daukagun jakituria guztia eskatzen duen erronka handia dugu aurrean, baita aktibo mekatronikoen kondizioaren monitorizazioan oinarritutako mantentze lan sistema inteligenteei buruz dugun jakituria ere.

Fagor Arrasaterentzako negozio bide berriak

Bi entitateen arteko elkarlanak enpresaren egungo zerbitzu eskaintzari bultzada ematea espero da, eta negozio bide berri bat ireki dezala. "Makina baten salmentatik harago, plataforma teknologiko honek Fagor Arrasateri horren balio-bizitza luzatzeko aukera emango dio, salmenta osteko zerbitzu aurreratuei esker; urruneko mantentze lana edo akatsen konponketa, esaterako", dio Pujanak.

Testuinguru honetan, makina erremintan espezializatutako enpresak bere lehiakortasuna hobetzea espero du.

“Prentsen egoera urrutitik monitorizatzen uzten digun plataforma berri honen garapenari esker aurrera pauso bat eman dugu gure bezeroentzako zerbitzuaren kalitateari dagokionez. IK4-IKERLANekin elkarlanean aritzeak laguntzen digu gure jardueraren digitalizazioan aurrera egiten eta gure know-howa handitzen,  Industry 4.0 paradigmaren barruan hobera egiteko”, David Chico, Fagor Arrasateko Berrikuntza eta Teknologia zuzendaria. Horrek guztiak, gainera, bezeroaren aurrean jarrera proaktiboagoa hartzeko eta balio handiagoa emateko aukera eskainiko digu.

Konponbide hau Fagor Arrasateko zenbait bezerok arrakastaz frogatu dute, eta nazioarteko azoketan demo ezberdinak aurkeztu dira.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Ikerketa zentro teknologikoa