Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
IK4-Idekok fabrikazio aurreratuen arloan Europako proiektu bat zuzentzen du
Datozen urteetarako Europak dituen erronka nagusienen artean, manufaktura industria, informazio eta komunikazio teknologiekin lotzea dago, merkatu orokorretan produktuak lehiakorrak izaten jarrai dezaten.
Europako Batzordeak IK4-Ideko euskal zentro teknologikoaren eskuetan utzi du Fabrikazio Aurreratuen arloko ikerketa proiektu nagusietako baten lidertza, 4 milioi euroko finantzazioarekin.
Europako Batasuneko 7 herrialdeetako 12 erakundek parte hartzen duten proiektu honetan nabarmentzekoa da euskal erakundeek duten ordezkaritza. IK4-Idekoren koordinazioaz gain, Danobatgroupeko makina-erreminta arloko Soraluce erakundearen eta Mondragon Unibertsitatearen partaidetza izango du. Partzuergo honetan, erakunde multinazionalek ere parte hartzen dute, hala nola, Fidia italiarrak eta Sintef norvegiarrak.
MC-SUITE, Europako Batzordeak berrikuntza sustatzeko “Horizonte 2020” programaren barruan dagoen “Factories of the Future” industriari laguntzeko ekintza planaren baitan kokatzen da, lehiakortasuna handitu, prozesuak optimizatu eta kostuak murrizteko fabrikazio tradizionala eraldatzea helburu duena.
Europako Batzordeak berriki onartu eta 3 urteko iraupena izango duen proiektuarekin, informazio eta komunikazio teknologiek (IKTek) eta fabrikazio aurreratuko azken teknikek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu nahi dira manufaktura prozesuak eraginkorragoak izan daitezen.
Ekimenaren emaitzak aeronautika, tren eta autogintza bezalako sektoreetan balioztatuko dira.
Zehazki, MC-SUITE proiektuarekin tresna aurreratuen belaunaldi berria garatu nahi da, teknologiarik berriena erabilita (azken produktua fabrikatzeko datuak jaso, monitorizatu eta ezaugarri fisiko gakoak neurtu) industria prozesuak simulatzeko.
“ MC-SUITEekin, gaur egun tailer zein produkzio lerroetan azaltzen diren eredu birtualen, hau da, programatutako fabrikazio prozesuen eta prozesu errealen arteko desberdintasunak modu esanguratsuan murriztu nahi dira” baieztatu du IK4-Idekon proiektuaren koordinatzaile den Xavier Beudartek.
Proiektuaren helburu orokorra, teknologiaren transferentziarekin manufaktura enpresek merkatu globalean eraginkortasunez lehiatzeko laguntza ematea da.
IK4-Idekoren ekarpena
Fabrikazio aurreratuan erreferente den zentro teknologikoak, proiektuak dituen moduluetako bat zuzentzen du: MC-Virtual.
Atal honetan, IK4-Idekok, bai ebaketa-prozesuetan bai chatterraren sorreran (mekanizazioan sortutako bibrazioak) eragina duten efektu dinamikoetan duen ezagutza jarriko du, lagunduriko fabrikazioa duten informatika tresnen diseinuan ekarpena egiteko.
MC-CyPhy atala ere koordinatuko du, txertatutako sistemak eraldatzera bideratuta dagoena eta ingurunearekin elkar eragiteko gai diren sistema ziberfisikoen chatterra ezabatuz, egoeraren eta akatsen auto-diagnostikoa egingo duena.
“Gure ekarpena sistema ziberfisikoetan eta fabrikazio aurreratuko tekniketan egingo dugu, eremu hauetan ibilbide luzea egina baitugu. Gainera, prozesuaren eta makinen monitorizazioan parte hartuko dugu, industriak zerbitzu berriak eskaini ahal izateko bezeroei” ziurtatu du adituak.
Proiektu bakarra, sei jarduera-modulu.
Ekimenak hainbat modulu desberdin ditu. MC-Virtual moduluarekin eman zaio hasiera. Modulu hau, ordenagailuarekin lagunduriko (CAM) fabrikazio softwareak egun dituen mugak gaindituko dituzten tresna berriak diseinatzera bideratuta dago, ibilbidea, piezaren azken kalitatea, ebaketa indarra eta prozesuaren egonkortasuna ezagutzeko helburua duena.
Bigarren atala, MC-Optim, mekanizazio prozesuaren hainbat arlo optimizatzean oinarritzen da, produktibitate eta kalitate parametroak besteak beste.
MC-CyPhy moduluarekin produktibitatea handitu nahi da txertatutako hainbat sistemen bitartez, modelo birtual bati eta monitorizazio sistema bati konektatuta daudenak.
Laugarren atala, MC-Monitor da, oinarrizko datuak Interneteko lainoan biltegiratzean oinarritzen den modulua hain zuzen ere, makinaren barne-sentsoreen eta txertatutako sistemen bitartez jasotako seinaleak edo langileek sartutako datuak izan daitezkeenak.
MC-Analytics moduluarekin lainoan dagoen informazioa prozesatzeko plataforma bat sortu nahi da, mantentze-lan prediktibora eta produktibitatearen hobekuntzara bideratuta.
Azkenik, MC-Bridge moduluarekin, eredu birtualaren emaitzak eta monitorizazio sistemaren bidez lortutako neurketak konparatu nahi dira. Helburua, mekanizazio prozesua eta simulazioa hobetzeko desadostasunak murriztea da, on-line zein off-line.