Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IK4-IDEKOk 10,2 milioi euroko sarrerak izan zituen 2018an, aurreko ekitaldian baino %7,3 gehiago
IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako euskal zentro teknologikoak 10,2 milioi euroko sarrerak izan zituen 2018an. Zifra hau aurreko ekitaldian erregistratutako 9,5 milioiak baino %7,3 handiagoa da eta sektore pribatuarekin finkatzea lortu da, fakturazioaren ia erdia hortik baitator.
Erakundeak maiatzaren 3an egin zuen Batzar Nagusian onartu zituen urteko kontuak.
Aurreko urtean lortutako sarreren %55 europar instituzio ezberdinek sustatutako I+G+b proiektuei lotutakoa da, eta beste %45 sektore pribatura egindako transferentziatik, datu horrek entitatea enpresen errealitatearekiko zein hurbil dagoen agertzen du.
“Lortutako emaitzek adierazten dute enpresei balio erantsiko teknologia transferentzia egitearen aldeko gure apustua, gure konpromisoa industria ehunak berrikuntzaren abangoardian mantentzeko eta bere lehiakortasuna bultzatzeko behar duen aliatua izateko”, ziurtatzen du Nerea Aranguren IK4-IDEKOko zuzendari nagusiak.
9 milioi euroko kopurua gainditu zuen eskaeretan eta 74 enpresekin lan egin zuen guztira, horietatik 26 bezero berriak.
I+D+b eremuan, erakundeak espezializazioko 92 proiektutan lan egin zuen, horietatik 29 berriak eta transferentziako 163 proiektutan parte hartu zuen, 64 izanik 2018an abiarazitakoak. Bitartean, ekoizpen zientifikoaren alorrean, erakundeak 27 patente aktibo izatea lortu zuen eta beste 4 patente berri ematea eskatu zuen ekitaldi amaieran. Gainera, zentro teknologikoak bere jardun dibulgatzailea handitu egin zuen 21 argitalpen indexatuz eta hainbat artikulu aurkeztuz nazioarteko kongresuetan eta dibulgazio teknikoko hainbat artikuluren bidez.
13 lanpostu berri sortuta, zentro teknologikoaren langilegoa 121 pertsonatan kokatu zen 2018an, horietatik %26 doktoreak. Zifra honi etorkizunean 7 profesional gehituko zaizkio, une honetan doktoretza tesia egiten ari baitira.
Konpromisoa bikaintasunarekin
Aurreko urtean, IK4-IDEKOk bere I+G+b kudeaketa eredua ziurtatzen duen ziurtagiria lortu zuen eta ondoren merkatura transferitu zuen. Erakundeak arrakastaz gainditu zituen UNE 166002:2014 araudiaren eskakizunak, berrikuntzako bere sistemaren kalitatea eta sendotasuna ziurtatzen dituena. Ziurtagiri hau lortzea gainera Zientzia Teknologia eta Berrikuntzako (RVCTI) Euskal Sarean sartutako zentro teknologiko guztiek 2020an bete beharko duten eskakizun bat da.
INNGUMA Adimen lehiakorreko softwarea, zentro teknologikoak garatua, elementu gakoetako bat izan zen ziurtagiria lortzeko.
Erakundearen jarduera markatu zuen beste elementu gako bat, eta datozen urteetan jarraipena izango duena, industria ekoizpenean ikerketa aplikatuan erreferentziazkoak diren nazioarteko beste agente batzuekin aliantza estrategikoak ezartzearen aldeko apustua da. Aliantza horien barruan, Bremengo Unibertsitatearekin artezketaren eremuan soluzio berritzaileak garatzeko egindako lankidetza dago, Digital Grinding Innovation Hub markoan kokatzen dena, IK4-IDEKOk digitalizazio eta industria artezketan soluzio berritzaileen ikerketa eta garapenera bideratutako espazioa.
Zentro teknologikoak akordioak mantentzen ditu ETH Zurich-ekin ere, makinen portaera termikoaren ikerketan aurrera egiteko, hala nola, Waterloo eta Budapesteko unibertsitateekin, makinen kontrol dinamikoaren eta mekanizatze prozesuen modelizazio esparruan.
“Aliantzak ezartzearen alde apustu egiten dugu gure ikerketa laneko elementu estrategiko moduan eta berrikuntza irekiaren printzipioetan oinarritzen gara, horrek proiektu puntualak egitea gainditu eta lankidetza marko egonkorrak planteatzen ditu, I+G+b egonkor eta eraginkor baterantz aurrera egiteko” gaineratu du Arangurenek.
BRTArekin sintonian
Industria ekoizpenera bideratutako soluzioen ikerketa eta garapenean zentratuta, IDEKO Euskal Kontsortzio Zientifiko-Teknologiko berria, Basque Research Technology Alliance (BRTA), osatzen duten zentro teknologiko bat da.
Erakunde berri honek euskal ehun produktiboaren sarearen lehiakortasuna gehitzen lan egitea baimenduko du eta lankidetza sustatzea etorkizuneko erronka teknologiko eta industrialei erantzuna emateko.
“BRTAren sorkuntza eusten duten Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza erregio bezala kokatzeko lankidetza eta errefortzu printzipioek bat egiten dute gure helburu estrategikoekin, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sortzera bideratuak industriaren lehiakortasuna laguntzeko ekoizpen soluzioak eskainiz” amaitu du Arangurenek.
IK4-IDEKOren inguruan
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak ikerketara dedikatutako 30 urteko ibilbidea pilatu du, industria ekoizpenera aplikatutako teknologia berriak garatu eta berritzen.
Mondragon Korporazioko makina erremintaren osagai teknologiko handiari erantzuna emateko sortua denak, gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago ditu eta urtean 50 bezero baino gehiagoko zorroa.
I+G+bko bere jarduera soluzio berritzaileak ematera bideratuta dago enpresa ehunaren lehiakortasunean laguntzeko eta 4 ikerketa taldetan antolatzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza.