Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ijitoen enplegagarritasuna hobetzeko estatu mailako hitzarmena sinatu du Ausolan Fundazioak

Secretariado Gitano eta Ausolan Fundazioek Estatu mailako lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute Madrilen, bi erakundeek lan inklusioarekiko duten konpromisoa sendotzeko eta talde sozial zaurgarrienen aukerak hobetzeko.
Hitzarmena Secretariado Gitano Fundazioaren egoitza sozialean sinatu dute erakunde horretako zuzendari nagusi Sara Gimenezek eta Ausolan Fundazioko presidente Maria Marinek. Itun horrek erakundeen arteko lankidetza bide berriak irekitzea ahalbidetuko du, eta, hala, aukera emango du enplegu duina lortzeko prozesua hobeto koordinatzeko eta eraginkorrago bihurtzeko. Izan ere, hitzarmenaren helburu nagusia da zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea hobetzea, bereziki gazte ijitoena, lan ingurune inklusiboak sustatzea eta gizartea enplegu aniztasunaren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.
2016etik hona bi erakundeek Euskadin eta Nafarroan egindako elkarlanaren osagarri da hitzarmen berri hau. Gogoratu dutenez, lankidetza honi esker, 90 pertsona inguru kontratatu ditu Ausolanek azken bederatzi urteetan.
Iturria: Ausolan Fundazioa